BIltzarre

Albisteak

Nabarra galdu genuenetik 500 urte pasatu badira ere bizirik gaude!

2021-07-16

Ez dute lortu 500 urteetan euskera desagertzea

Ez dute lortu 500 urteetan askapen nahia ezabatzea

Ez dute lortu 500 urteetan izan ginenaren oroimena galtzea

Eutsi diezaiogun, egun baten izan ginena berriro izan gaitezen

 

Agian, agian, egün batez

jeikiko dira egiazko Ziberotarrak,

egiazko eüskaldünak,

tirano arrotzen ohiltzeko

eta gure aiten aitek ützi daikien

lurraren popüliari erremetitz

(Agian, agian, egun batez

jaikiko dira egiazko Zuberotarrak,

egiazko euskaldunak,

tirano arrotzak ohiltzeko

eta gure aiten aitek utzi diguten

lurra populuari itzuliz)

 

2021eko uztailaren 4an 500 bat lagun abiatu ziren Getzetik Jose Ulibarrenak egin zuen soldatu handia eskulturaino, han, orain 500 urte Nabarra askatzeko egin zen asken borroka gogoratzeko.
 

Naiz:

"Oraintxe bertan, duela bost mende, 1521eko uztailaren 4an, hemen aurrean ikusten dituzuen zelai hauek, lau egun lehenago gertatu zen Noaingo guduan eroritako milaka pertsonen gorpuekin ereinda zeuden. Han-hemenka, oraindik beldurtuta, soldadu banaka batzuk ikusten ziren, zaldi gabe, lurrean armak abandonatuta, kanoiak eta gurdiak erabiltezin", adierazi du Asironek.

 
Asironek gogora ekarri duenez, Asparrotseko armadak Nafarroa konkistatzaileengandik askatzea lortu zuen, eta hori erraza izan zen, iritsi baino lehen, herrietan okupatzaileak bota zituztelako. "Iruñean, Juan eta Miguel Jaso San Frantzisko Xabierkoaren anaia nagusiak izan ziren Asparrots jeneralaren ateak ireki zituztenak".
 
Gaztelako erantzuna, Logroñora porrot egindako setio baten ondoren, Iruñearen aurka hiru aldiz handiagoa zen armada bat bidaltzea izan zen. Iruñeko harresiak, kanoi berrien potentziari eusteko prestatuta ez zeudenez, Asparrots Noainen borrokatzera atera zen, zelai irekian. Diotenez, nahiz eta nafarrak gutxiago izan ez zegoen argi nork irabaziko zuen baina balitekeela Asparrotsek miliziei zelaiak moztera joan zitezen emandako baimena ahulago utzi zuela armada eta horregatik galdu izana.. Baina eztabaida hori historialariei dagokie.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan