BIltzarre

Albisteak

Larunbatean osasuna eta askatasuna aldarrikatuko dira Donostian

2021-07-21

Bizitza Plataformak larunbat honetan, uztailaren 24an, manifestazio nazionala deitu du Donostiara. Manifestazioa Zurriolako Sagues plazatik abiatuko da Donostian zehar ibiltzeko, Boulebarrean amaitu arte.

Hasieran Euskal Herria zeharkatu duen eta 42 herritan egon Hitza Plazaz Plaza karabanari ongietorria egingo zaio.

Eguerdian Gladys Enean jolasak, kultur jarduerak eta bazkari herrikoia egongo dira.

Osasunaren eta askatasunaren alde gauden guztiok gonbidatuta gaude.

Egingo den bigarrena da, Gasteizen, pasa den maiatzaren 15ean egin zen manifestazio arrakastatsuaren ondoren.

Oraingo manifestazioan gazteei medikamentu genetiko esperimentala ez “txertatzea” eskatuko da.

Ume eta gazteak sasitxerto esperiementala ez inokulatzeko arrazoiak:

 

Seme-alaba edo zeuk “txertatu” aurretik medikuak azaldu beharko lizukeena baina esango ez dizuna

 

1.      Esperimentalak. ARN duten “txertoak” esperimentazio aldian daude eta behin-behineko onarpena baino ez dute. Seme-alaba edo zeu laborategiko cobaya izatea nahi duzu?

 

2.      Ez dago gomendatuta. OMEk ez ditu umeentzat eta gazteentzat “txerto” hauek gomendatzen.

 

3.      %99,99. Umeen %99,99 bizirik ateratzen da Covid gaixotasunetik, immunitate naturalari esker eta “txertoen” beharrik gabe.

 

4.      Gaixotzea oso zaila. Gazte batek auto istripu bategatik, erorketa bategatik edo Covid “txertoagatik” hiltzeko aukera gehiago ditu Covidgatik hiltzea baino. Estatu Batuetan txertoengatik 300 gaztetxo hil dira dagoeneko!

 

5.      Hildako bat. Euskal Herrian ume bat covidgatik hiltzeko probabilitatea 0,00018koa da. Bakarra hil da baina ez Covidgatik, minbizia zuelako.

 

6.      Kutsatze gutxiago. Gaztetxoek nagusiek baino 8 aldiz gutxiago kutsatzen omen dute.

 

7.      Miokarditisa. “Txertoen” albo ondorio larrien artean miokarditisa dugu eta betirako kaltea da.

 

8.      Txertoek” ez dute ondo immunizatzen. Hartu duten %40a berdin-berdin kutsatu edo gaixotu daiteke. Orduan zertarako jarri?

 

9.      Sistema immunea. “Txertoek” immunizazio naturala kaltetu dezakete, gure sistema ordezkatzen saiatzen delako baina soilik covid-19aren aurka eta ez beste gaixotasunen aurka. 

 

10.  Antzu geratzea. Injekzio hauek seme-alaba antzu bihur lezakete, fabrikatzaileek azaldutakoaren arabera.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan