BIltzarre

Albisteak

Igandean, abuztuaren 1ean, Iruña-Veleiako aurtengo 4. bisita gidatua

2021-07-27

Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoak abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.
Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00 inguruan amaitzeko.
Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira.
Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostrakaren bidez.
Izena emateko http://tiny.cc/091wtz 

IRUÑA VELEIA, EGIAZKOTASUNA AGERIAN UTZIZ
YAVHII GIIVRE ATA
Adreilua benetakoa bezala onartzen bada ere, bertan idatzitakoa faltsutzat jotzen dute, Aita gurearen hasiera euskaraz
Bertan idatzitako esaldia arrakala sakon eta borobilduz ageri zaigu. Honek garbi adierazten du inskripzioa adreilua egosi baino lehen egin zela, bestela euskarria gogorregia izango baitzen horrela idatzi ahal izateko.
Horretaz gain, termoluminiszentzia froga bat egin daiteke, adreilua noiz egosi zen argi eta garbi adieraziko lukeena.
Gehiago jakiteko aukera, igandean (abuztuak 1) goizeko 11etan, Iruña-Veleiako aztarnategian egingo dugun bisita gidatuan.

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan