BIltzarre

Albisteak

Ereserki Nazionala zabaltzen ari da: Ernaikoak Hernanin Independentzia Egunean

2021-10-04

Irakurle batek bidalitakoa:

Gernikako Arbola
 Euskal Herriko ereserkia dela zalantzan jartzen duten zenbaitek, gazteen artean segidarik ez duela aipatzen dute.

Ahaztu egiten dute oroimena belaunaldi bakoitzean transmititu behar den zerbait dela, eta belaunaldi bakoitza zerotik abiatzen dela beti ikasteko.

Baina ahaztu egiten dute ere gazteek arin ikasten dutela, bereziki musika baldin bada.

Atzo bertan Hernanin izan nintzen, Independentzia egunean. ERNAI-ko neska-mutilek herri-bazkaria eta manifestazioa antolatu zituzten. Eta ilunabarrean, kontzertua.

11:00etan Rotten XIII talde nafarraren emanaldia iragarri zen. 800-1000 gazte inguru zeuden zain, eserita, antolatzaileek ikurrinak eta Nafarroako banderak banatzen zituzten bitartean.

Rotten XIII atera zelarik, kantariak hitza hartu zuen: “Hasi aurretik, denok zutik kantatuko dugu, Euskal Herriko ereserki nazionala”. Eta megafoniatik Donostiako Orfeoia hasi zen 1955eko “Gernikako Arbola”-ren bertsio ederra kantatuz.

Gazteri haren irudia, denak zutik, banderak airean eta euskal ereserkia kantatuz edo entzunez, ikuskizun zoragarria izan zen, duela zenbait hamarkada ikusten ez genuena eta emeki emeki berpiztuz doalarik.

Zeren Euskal Herriak bere ereserki nazionala berreskuratu behar du, Historian zehar zazpi probintziek izan duten bakarra. Utz ditzagun konplexuak eta dibisio antzuak eta… “Eman eta zabal dezagun munduan himnoa…”

Besarkada bat

HOna hemen 1958an Orfeoi Donostiarrak kantatutako Gernikako Arbola:

/includes/elFinder/php/../files/\'Gernikako Arbola\' ORFEOI DONOSTIARRA 1958. Julián Gorostidi copia 2 (1).mp3

JM

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan