BIltzarre

Albisteak

Ekokontsumoa indartzeko inkesta eta gogoeta prozesua

2021-12-10

Nola indartu janari, produktu eta zerbitzu alternatiboen kontsumo, banaketa eta ekoizpena. Inkesta eta Ideien bilketa

Egoera

Euskal Herrian, munduko beste lekuetan bezala, une garrantzitsu baten aurrean gaude. Sistemak urteak daramatza handien alde egiten eta txikiak zokoratuz eta baztertuz, helburua haiek aberastea eta herria pobretzeaz gain, gu gero eta menpekoago bihurtzea delako. Horrela, baserritar eta abeltzainak desagertzen ari dira, autonomo, enpresa eta denda txikiak ixten ari dira, etab. Prozesu hau gainera bizkor azkartu nahi dute azken urte eta  erdian ikusi dugun bezala.

Horren aurrean ezin gara geldirik egon eta gaur egun dauden sareak indartu eta ekimen berriak abian jartzea dagokigu. Nortzuk garen eta egiten duguna ezagutu, gogoeta egin eta gure arteko
harremanak indartzeko garaia da.

Horregatik gogoeta prozesu honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hazi berriak ereiteko ordua da, egunen batean, uzta hobea jaso dezagun.

Helburua

Inkesta eta proposamen bilketa honen bidez kontsumo banaketa eta ekoizpen alternatiboak indartzeko proposamen egingarriak jaso nahi dira, baita herritarron ikuspegia hobeto ezagutzea ere.
Inkesta eta Ideien Bilketa Otsailera arte inkestak egiteko edota ideiak bidaltzeko gonbita egin nahi dizuegu eta datorren
martxoan, jasotako proposamenak aztertzeko unea izango da.

Parte hartzeko bi era ditugu

  • Inkesta: 10 minututan erraz betetzen da (lotura ez badabil kopiatu esteka nabigatzailearen barran) https://bit.ly/3Bqrkgq
  • Ideien Bilketa. Gai hau bultzatzeko ideia edo proposamen landu bat bidali ahal diguzu.

Kasu horretan kontuan hartu

  • Aurretik informatu: edozein ideia aurkeztu aurretik gomendatzen da hurrengo orrialdean dagoen informazioa arretaz aztertzea. Hor, orain arte egin diren ekimen askoren berri jarrita dagoelako.
  • Bideragarritasuna: giza eta ekonomia aldetik eragileek baliabide txikiak dituztenez, proposamenetan bideragarritasunari garrantzia handia emango zaio.
  • Dagoenetik abiatzea eta indartzea: gauzak zerotik sortzea baino, dauden erakunde, saretze eta ekimenetatik abiatzea bereziki baloratuko da.

Proposamena bidaltzeko amaieran dagoen eredua erabili ahal duzue edo testu arrunt gisa.
 
Argibideetarako

Informazioa: Ekokontsumoa_.pdf

Harremanetarako: elkarrekin@protonmail.com


 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29
30     

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan