Nazio Ikurrak
Biltzarreko Nazio Lantaldeak gure nazioaren burujabetza du helburu. Ekimen hauek lantzen ari da:
1. Nazio ikurrak: izena, armarria, bandera, ereserkia, aberri eguna, egutegia, aldarria, nortasun agiria eta domeinua
Burujabetzara joateko lagunduko diguten nazio ikurrak lantzen egon gara, 2018ko urrian 1. bilkura egin genuenetik 2020ko apirilera arte. Bitartean hiru hitzaldi, 2. bilkura eta jendearen proposamenak jaso eta iritziak bildu dira.
Laburpena irakurtzeko:
Nazio ikurrak biziberritzea: izena-armarria-bandera-ereserkia-aberri-eguna
Horien emaitzak hemen daude:
2020.04.07 Nazio_Ikurren Gida.pdf
2020.04.07_Nazio_Ikurren_Gogoeta_prozesua.pdf
2. EAEren estatutu berria
EAEren estatutu berriari jarraipena egitea: zer lantzen ari diren Gasteizen, nondik doazen, alternatibarik proposatu beharko den…
3. Oroimena-transmisioa-gazteak
Oroimena-transmisioa-gazteak: frankismoan eta neofrankismoan (azken 80 urte alegia) zer gertatu den gure ikuspegitik eta hori transmititzeko gauzak prestatzea (bideo laburrak..)
4. Nazio mailako ekimenak
2018ko ekainean EH Askatasunak antolatutako ibilaldian eta Gure Eskuk antolatutako giza katean parte hartu genuen.
5. Katalunia
2017an Biltzarrek eta ANC Euskal Herria elkartuta, Kataluniarekin bat ekimena abian jarri zuten elkartasun ekintzak bideratzeko. Horrela, Diada deitu zen urte horretan Hegoaldeko lau hiriburuetan, zenbait bilera antolatu ziren alderdi, elkarte eta sindikatuei begira, elkarlana bideratzeko, etab.
Harremanetarako: biltzarre@biltzarre.eus