BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-05, 08:29

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

Gidaliburuan jarritakoa

a) Vasconia – Wasconia – Gascuña – Gascogne – Gaskoinia - Baskonia

 

“Vasconia izena 394 urte inguruan agertu zen idatzita lehen aldiz, Paulino de Nolak Ausoniori bidalitako gutun batean (konparazio baterako, gaztelaniazko País Vasco izena ez da dokumentatzen 1818 urtera arte. Hori baino lehen Tito Livio (76 K.aurretik: vasconum), Plinio Zaharra, Estrabon eta Klaudio Ptolomeo historialari klasikoek aipatua zuten baskoien lurraldea, bertan bi alde bereiziz: Vasconum saltus eta Vasconum agrum.

Bisigodoen eta frankoen garaian, Tourseko Gregoriok Wasconia izena erabili zuen Ipar Euskal Herriko lurraldeak izendatzeko. Aldaera horren bilakaera fonetikotik heldu da Gascuña, Gascogne edo Gaskoinia izena, Ipar Euskal Herriaren ondoko lurraldea izendatzeko.

Saint-Sever-eko mapamundian (XI. mendearen hasiera) Wasconia ageri zen. Bere kokapena: Aquitania eta Gallicia bitartean, eta honen ondoan Lusitania. Letra txikiz Aſtures eta Cantabria ere ageri dira. Francia izena iparralderago ageri da, Gallia Lugdunense eta Gallia Belgicaren ostean. Egilea, Estefano Garcia, Zuberoako bizkondeen familiakoa zen. Armando Besgaren iritziz, mapamundi horretan ageri den Wasconia hori gaur eguneko Gaskoiniari dagokio (Ipar Euskal Herria barne). Aldiz, Cantabria izena Iruñako Erresumaren izendapen bat izan omen zen (orduan Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroaren zati bat barnean hartzen zituela).” Iturria: Wikipedia

 

b) Navarra – Navarre – Nabarra - Nafarroa

 

Nafarroako_Erresuma Europako Erdi Aroan IX eta XVII. mendeen artean izan zen Euskal Herriko egitura politiko independentea.

Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, Eneko Aritza buruzagiak sortu zuenean 824an, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen. Irunia izena 968an dokumentatuta dago. Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren lurraldeak Frantziako koroarekin lotu zirenean. Hedadurarik zabalena Antso III.a Handia errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduta.

Erresuma independentea izateari 1620an utzi ziola esan daiteke. Erresuma izena behin betiko 1841. urtean (Lehen Karlistaldia amaitu ondoren) galdu zuen Nafarroa Garaiak eta 1789. urtean (Frantziako Iraultzarekin) Nafarroa Behereak.” Wikipedia.

Nabarra jatorriz euskal izena bada ere, 1643tik euskeraz Nafarroa hitza erabiltzen dugu (Axular). Bitartean jatorrizko hitza erdaldunek bereganatu eta grafia aldatu diote Navarra bihurtuz. Horregatik batzuek jatorrizko hitza berriro hartzea proposatzen dute eta euskeraz zein erderaz  Nabarra erabiltzea, pasa den mendera arte erderaz erabiltzen zen bezala (Kanpionek adibidez).

 

c) Euskal Herria - Eusquel erria – Eskual Herria – Euskalerria

 

“Euskal Herria hitzez hitz hartzen badugu, euskararen lurraldea eta jendea esan nahi du, hau da, euskeraz egiten den lur eremua, hori duelako hasierako esanahia.

Alabaina, azken mendeotan zazpi herrialdeak izendatzeko erabili da. Ezagunak diren Euskal Herria izenaren aipamenik zaharrenak XVI. mendekoak dira (lehenago ere erabiliko zela diote euskalariek, baina gutxi dira mende horiek baino lehenagoko euskararen zuzeneko lekukotasunak) (Wikipedia):

-     Etxepare (1545): heuscaldun eta euscara

-     Joanes Leizarragaren lapurtarraren Testamentu Berrian (1571): Heuscal-herrian

-     Joan Perez Lazarraga arabarraren eskuizkribuan (1567-1602): Eusquel Erria

-     Axular nafarrak, Gero liburuan (1643): Euscal Herria”   

Euskalerria ere erabili izan da mende askotan. Adibidez, Azkuek “nire aberria Euskalerria da”  esan zuen.  Euskaltzaindiak, batua zela eta, Euskal Herria hobetsi zuen. 

 

 

d) Kantabria eta Bizkaia

 

Gaur egun eremu osorako izen hauek galduta badaude ere, gure herria edo hizkuntza izendatzeko sarritan erabili izan dira orain gutxi arte (lengua cántabra, lengua vizcaina).

Nafarroako Erresumaren hasierako izena Kantabriako Erresuma izan omen zen. Loiolako Inaziok Pariseko Sorbona Unibertsitatean izena ematean “cantaber” zela esan zuen.

San Frantzisko Xabierren 1544ko gutun batean bere hizkuntza euskera zela esateko zenbait bertsio dago: 

- “la lengua del santo es la celtíbera que, añaden, “vulgarmente llamada vascuence”. Y es que todas las copias que se remiten al original contienen que la lengua del santo era el euskera, al que la mayoría denomina vizcaína y unas pocas vascuence.”  -(San Francisco Javier)

- “Jamás olvidó su tierra natal, ni su hogar en Javier, el cual tenía el sueño de reconstruir (fue destrozado parcialmente durante la invasión), pero tal vez por rechazo a la conquista de su reino, se autonombraba de nacionalidad cántabro o vizcaíno”   (S. Fco. Javier)

Euskerari buruzko liburu historiko askotan (Poza lizentziatua 1587, Baltasar Etxabe 1607, Agosti Xaho 1847) “lengua cántabra o vascongada” deitu izan diote etengabe, biak sinonimotzat hartuz. Edo Larramendik euskaldunak garaituak eta erromanizatuak izan ez ziren kantabriarrengandik gatozela defendatu zuen.  Pasa den mendera arte erabili da, Txirritaren 1931ko bertso honetan ikusten den bezala: «Miñez egon naiz juan dan berrogei / eta amabost urtian; nere malkorik ezta legortu / ordutik orañ artian, / gure izkuntza maitagarriya / sartu nai dute lurpian, / baño gurekiñ ibilliko da / Kantabria'ko partian.

Batzuek diotenez, euskaldunak itsasoan identifikatzeko bizcayno hitza erabili da: “Bizkaiko Golkoa” baina baita nafarra ere.

Beste ikerleen arabera (Aitzol Altuna…) kantabroa batik bat gazteleraz erabiltzen zen eta hizkuntza baino enda adierazteko erabili zen baina nafarra, euskeraren sinonimotzat hartu izan da beti: “lingua navarrorun” adibidez.

 

 

e) Euzkadi – Euskadi

 

 Sabin Aranaren garaian Euskalerria alderdi politiko foruzalea zen eta horregatik berak ez zuen hitz hori begi onez ikusten, mugimendu horrekin nahastuko zelako, Euskalerriakoekin. Horregatik hitz berri bat sortzea pentsatu zuen, euskal estatua irudikatzeko: Euzkadi.

 “Askotan aipatu izan da Sabin Aranak, Euzkadi hitza asmatzeko, oinarritzat erabili zuela euzko hitza (euskera batuan, eusko) eta -di atzizkia, eta euzko hitza eguzki izenetik hartu zuela, antzinako euskal herritarrek eguzkia gurtzen zutelakoan. (Xabier Zabaltza: «El significado oculto de la palabra Euzkadi).

Alabaina, 1896 arte Sabin Aranak eusk- erroa duten hitz guztiak ese letrarekin idatzi izan zituen beti-beti: eusko, euskera, euskeldun, Euskeria. Zeta letra, lehenengo aldiz, Euzkadi hitzarekin agertu zen, 1896ko irailean. Eta Euzkadi idazkera hartu zuen, hain zuzen, Bizkaiaren etimologiatzat be-euzko-di-a jo zuelako. Euskaltzaindiak Euskadi idaztea hobetsi ondoren, horrela zabaldu da bere erabilera.

Errepublika garaian eta frankismo luzean ere indarra zuen berba genuen: “Gora Euskadi askatuta”, eta argi adierazten zuen proiektu independentista zela.

Baina hitz horren esanahia aldatu da azken 40 urte hauetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan autonomia erkidegoa sortzean eta nahiz eta izen ofiziala Euskal Herria, Euskadi eta gazteleraz País Vasco, izan, praktikan Euskadi hitza erabili izan da eta orduan, bere jatorrizko esanahia ahulduz joan da.

Horrela, Euskadi gaur egun kasu gehienetan hiru lurraldeetan funtzionatzen duten egituretarako baino ez da erabiltzen, batez ere, administrazio publikoen alorrean. Horrela, termino hori gero eta urrunago geratu zaie nafargaraitarrei eta iparraldetarrei. Gazteleraz Euskadi hitzaren erabilera oker hau oraindik handiagoa da.

 

 

e) Beste izen batzuk: Euskaldunia, Nafarroa osoa, Euskal Herri Nafarra, Euskal Herria Nabarra, Euskaria, Euskeria…

 

Historian zehar eta azken urteotan beste izen batzuk entzuten hasi gara.


g) Herritar izena

Herri izenaren arabera herritarrak honela izendatuko genituzke:

- Euskal Herria: euskal herritarrak
- Nafarroa: nafarrak
- Nabarre: nabartarrak (proposamen berria)

Orain arte erabili diren beste izendapen batzuk:

- Euskotarrak: Sabino Aranak sortutako hitza, Euskadikoei esleitzeko.
- Baskonafarrak / Vasconavarros-as: erabili izan da sarri historian zehar, denak izendatzeko.
 
- Baskongadoak: Nafarroan sarritan erabiltzen zen izendapena da “romanzados”ekin bereizteko, hau da euskeraz mintzo ziren herriak.

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-17, 17:22

Administratzailea
2018-11-05, 08:45

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

Informazio osagarria

 

1. Eneko Bidegain: Izena ahantzi duen herria. 2018.10.12

www.berria.eus/paperekoa/1876/022/001/2018-10-12/izena_ahantzi_duen_herria.htm

 Izanak badu izena. Izena duenak badu izana. Zein da, bada, gure herriaren izena? Zein da haren izana? Duela ez hain aspaldi arte, galdera horien erantzuna aski argia zen. «Egün oroz gogoan zütü, oi gaixo Ama Euskadi», zioen Etxahun Irurik, Zuberoako artzain batez ari zela. «Gu gira Euskadiko gazteri berria; Euskadi bakarra da gure aberria» kantatu zuen Mixel Labegueriek. Labeguerie Kanboko auzapez izan zen. Eta, aurten, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Kanbo ez dela Euskadin... Horra izenaren eta izanaren nahasmenduaren sintoma larri bat. Zer da, bada, Euskadi? «Gora Euskadi askatuta» oihukatzen zenean Baionako manifestazioen bukaeran, ez zen zehazki Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren askatasuna eskatzen.

Urte gutxiko epean, Euskadi hitzaren erabilera mugatu da Euskal Autonomia Erkidegora (EAE). Jatorrian, ordea, Euskadi (Euzkadi, hasieran) Sabino Aranak asmatu zuen hitza zen. Zazpi herrialdeak bilduko lituzkeen estatu independente baten izena zatekeen. Proiektu politiko bat adierazten zuen. Arturo Campion ez zen izen horren aldekoa, eta Euskal Herria hobetsi zuen. Hala ere, XX. mende bukaerara arte, Euskadi hitza biziki errotua zen mugimendu abertzalearen terminologian; azken urteetan Euskal Herria-k hartu du gaina. Dena den, biak sinonimotzat hartzen ziren eta bi izendapenek lurralde bera adierazten zuten (euskarazko Wikipedian, Euskadi orriak Euskal Herria orrira darama zuzenean).

Zergatik murriztu da, bada, Euskadi, lurralde ikuspegitik bezala, politikoki? 1979an sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko estatutuaren ondorioz. Euskadi hitza, aldarrikapen politiko independentistaren izena, bereganatu du indarrean dagoen sistemak. Espainiako unitate autonomiko baten izentzat hartu dute, lurraldez murriztuta eta, bereziki, zentzu politikoz hustuta: alderdi espainolistek hitz hori ez dute erabiltzen Sabino Aranaren zentzuan.

Gaur egun, Euskadi hitza lausoa eta nahasgarria da. Ez dakigu gehiago zertaz ari garen eta zertaz ez garen ari. Azken urteetako erabilera makurrak hitza erre du.

Ez da erretzen ari den hitz bakarra, ordea. Hain zuzen, azkenaldian erakunde batzuetakoek zailtasunak dituzte zazpi herrialdeek osatzen duten herri hori Euskal Herria deitzeko. Horrela, irakur dezakegu euskal lurraldeak, edo entzun dezakegu euskararen lurraldeak. Euskal erakunde batek euskararen eremu geografikoa aipatu du. Zehaztu behar izan du zertaz ari den: «Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Frantziar Pirinio Atlantikoen departamenduko euskal lurraldeak, hots, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa». Hori guztia, Euskal Herria izena ez erabiltzeko? Zergatik ote?

Alabaina, ofizialki, EAEren izen osoa da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa (eta espainolez, Comunidad Autonoma del Pais Vasco). Espainolentzat Pais Vasco (Euskal Herria-ren itzulpena) EAEra mugatzen da, hala mugatu nahi dutelako. Frantsesentzat, aldiz, Pays Basque Bidasoan bukatzen da; handik harakoa Espainia da. Nahasmena zabaltzen ari da Euskal Herria zer den zalantzarik ez zuten hainbat euskaldunen artera ere. Komunikabideetan irakurtzen bada «euskal errepideak», EAEko errepideak aipatzeko, murrizketa hori sendotzen da. Beste hainbeste, Euskadi baliatzen bada, EAEren ordez. Eta Eusko Jaurlaritzak Basque Country izena ere EAEko eremura mugatzea erabakitzearekin, ez da egoera hobetzen. Artetik errateko, ingelesezko hitzarekin ere ez dago adostasunik, batzuek Basqueland hobesten baitute.

«Autonomien Espainiak» zorrozki azpimarratu du autonomien arteko bereizketa, besteak beste ikurrina debekatuz Nafarroa Garaian (eta ikur baten esanahi politikoa itxuraldatuz) eta Euskal Herria zein Euskadi hitzak EAErako mugatuz. Azken urteetan borroka ideologiko gogorra ari dira egiten Nafarroak Euskal Herriarekin zerikusirik ez duela sinetsarazteko. Nafarroa [Garaia] eta «Euskadi» Espainiako bi autonomia gisa aurkeztu nahi dira, Kantabria edo Gaztela-Mantxa bezala. Horrek ere bultzatzen ote ditu eragile batzuk Euskal Herria kentzera beren hiztegitik?

Nafarroa izenarekin ere gertatu da antzeko murrizketa. Berez, Euskal Herriaren estatuaren izena da, baina horrek ere hartu du herriaren zati baten izena, gure estatuaren azken-aurreko eremu askea (Nafarroa Garaia) Espainiako administrazioaren araberako probintzia bihurtu ondoan. Nafarrek, ordea, ez zuten sekula erabaki uko egitea beren estatuari, ezta ere 1200ean Gaztelak konkistatutako gaur egungo EAEko lurrei.

Hots, sekulako nahasmena dugu gure herriaren izenarekin. Pentsa, espainolezko Wikipedian badago sarrera bat Pais Vasco (desambiguacion) izenekoa, ingelesezkoan badaude Basque Country (greater region), Basque Country (autonomous community), French Basque Country... Eta luze jarrai daiteke horrela, beste hizkuntzetako sarrerak ere aztertzen hasiz gero.

Egoera politiko bihurriaren isla da izen saltsa hau. Bada kezkatzekoa izenak ez badu izana izendatzeko balio edo ez badakigu izana nola izendatu. Izana bera galtzen ari ote gara, izenarekin batera? I

(jarraitzen du)

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-02-03, 20:38

Administratzailea
2018-11-05, 08:45

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

Egoera

Gure herria izendatzeko zein hitz aukeratu beharko genukeen ezbaida zabala baina aldi berean garrantzitsua da. Atzean ere ikuspegi estrategiko oso desberdinak daude eta gainera, mundu ikuskera desberdinak ere baditugu: zeren eta nazio bakarreko errepublika bat ala nazio anitzekoa sortu beharko genuke:  euskalerria, gaskoiak, errioxa… haiek gure proiektu politikoan parte hartu nahiko balute?

Eztabaida handia dago Euskal Herria arlo kultural-linguistikorako eta Euskadi edo Nafarroa arlo instituzional-politikorako erabili behar diren. Hau da, bi errealitate desberdin izendatzeko bi izen mota erabili behar dela. Beste batzuek diotenez, Euskal Herria gauza guztietarako erabiltzen da, Nafarroa hitza euskalduntasunarekin lotuta ez omen dagoelakoan.

Biltzarrean izandako eztabaida

Batzuek Nabarra edo Nafarroa erabiltzailearen alde azaldu ziren, izan dugun estatua izan delako eta zerotik hasi beharrean hori berreskuratzea burujabetasuna lortzeko bide laburragoa izan daitekeelako. Beste batzuek (gehiagok) Euskal Herria erabiltzearen alde kokatu ziren, euskera, kultura eta herriarekin hobeto lotzen delako, baita 5 mendeetako historia duelako ere. Euskadi hitza termino nahasgarri bihurtzen ari dela aipatu zen, autonomia erkidego batekin eta ez lurralde osoarekin etengabe lotzeagatik. Baskonia izen zaharraren alde ez zen inor azaldu.

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-02-04, 00:02

Andoni Espartza
2018-12-11, 20:25

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...


Euskal Herria izendapenaren alde jasotakoak (19.05.27an eguneratuta)

Euskal Herria izendapenaren alde

Eneko Bidegain. Herri honen izen zaharra, mendeetan zehar iraun duena, zazpi herrialdeetan erabiltzen dena eta, oraingoz behintzat, zazpi herrialdeak barne biltzen dituena. Euskaltzaindiak ere argi definitzen du zer den Euskal Herria. Erne ibili behar dugu, ordea: ez dugu utzi behar Euskadi hitzari gertatu zaiona gertatzera. (…)

Andoni Espartza Leiba. Pertsona gehienentzat, Euskal Herria da gure nazioaren izena.  Euskadi hiru lurralde dira  (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) eta, legez, horrela arautua dago. Nafarroa, bestalde, bi herrialde dira (Foru Komunitatea eta Iparraldekoa).  (…)

Aldaburu’tar Patxi:
Gure nazioa (edo estatua) izendatzeko Euskal Herria egokiena dela deritsot. Izan ere, gure herriaren ezaugarri antzinakoenari adiera egiten dio nire iritziz. Zalantzarik gabe eusk (edo ausk) da gutarrak eta gure ezaugarriak adierazteko dugun hitz-erroa, lurraldea barne. Horrela da euskara, euskaldunak... geure ezaugarri behinena, hizkuntzari aipamena egitean, eta geure jendea aipatzean. Oso antzinako geure izena da, historiarretik datorkiguna gaur egunerarte,  oso aldaera txikiarekin heldu zaiguna.

Antzina, euskaldunak bizi ziren lurraldea oraingoa baino askoz zabalagoa bazen ere, orduko euskara, eta aipatutako eusk izaera horri, gaur egunean eusten diotenak eta jarraitzen diotenak gu gara. Antzinan bezalaxe orain ere eusk zirenen artean baziren aldaerak, baina denek ziren eusk (herrikoak). Orduan, orain bezalaxe, euskara bera ere, aldaerak-aldaera, bakarra zen, aldaera bakoitzak aitortzen baitu euskara dela. Beraz, gure eusk horri eusteko asmotan jarraitzen dugunon herri (edo estatua) Euskal Herri izena izatea dela zintzoena eta jatorrena uste dut; bere baitako aldaerek edo zatiek, euretako bakoitza banan banan hartuta ere, ez baitute ukatzen norberaren eusk izaera


Naziogintza taldea.
Guk uste osoa dugu gure Herriaren elementu objektibo bereizgarriena, espainolengandik eta frantsesengandik gehien ezberdintzen gaituena, gure hizkuntza dela. Euskarak Nazio egiten gaitu. Euskarak izena eta izana ematen dio gure Herriari. Horregatik, NAZIOGINTZA TALDEArentzat gure Nazioaren izendapena EUSKAL HERRIA da, Euskararen Herria. EUSKAL HERRIA da gainera modu naturalean zazpi herrialdetako euskaldunek erabiltzen duten hitza gure Herri osoa izendatzeko. Hori gutxi balitz, EUSKAL HERRIA da gure hizkuntzaren akademiak, Euskaltzaindiak, proposatzen duen hitza zazpi lurralde historikoen multzoari izendatzeko.

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-05-28, 05:47

Administratzailea
2019-02-04, 00:01

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

Beste izendapen batzuen alde

Nabarre / Nabarreus/ NabarrE

-  Oinarriak: ekialdeko (jatorrizkoa) eta mendebaleko (garaikidea) mugimendu eta ikuspegi nazionalak ezkondu behar ditugu. Horretarako bakoitzetik interesgarriena jaso, ahal denean orekari eutsi eta zalantza dagoenean Nabarraren alde egingo genuke.

-  Bi erreinu elkartzen zirenean bien logoak jartzen zituzten armarrian eta kitto. Ideia bera hartu.

-  Nabarraren altxorra hartu nahi ez izatea konkistaren ondorioetako bat da. Nola egin uko egin estatua izan zarenean eduki duzun izenari?  Zein herrik uko egin dio bere nazioaren jatorrizko izenari independentzia lortu ahal izan badu berriro?

-  Beraz, jatorrizko izena euskeraz Nabarra denez horixe hartuko nuke eta hori Euskalerriaren hitzarekin nola lotu? Burujabetza osoa lortuta agian Nabarra berriro berreskura liteke edo agian utzi Nabarre, euskerak duen garrantzia nabarmentzeko betiko utzi liteke.

- Beste aukera bat: Nabarreus (argiago geratzen da baina agian ez da egokia).

- Ezin dugu Nabarra edo Nafarroa erabili, ez ditugulako proiektu nazionala bereizten eta oraingo erkidego autonomikoa. Marken oinarrizko araua hauxe da: izenak bereiztu behar du, ez nahastu. Eta esan bezala, jatorrizko izena hartuko genuke, Nabarra, erdaldunei ez oparitzeko nahiz eta haiek “v” letraz idatzi.

- Hizkuntza guztietan berdina izango litzateke: Nabarre (kontzeptu bakarra eta argia, Nabarra gehi Euskalerria). Gaur egun ingelesez "Navarre" esaten da eta horrek laguntzen du baina oztopoa ere bada, ez delako ondo bereizten eta berdin ahoskatzen.

Euskal Herri Nabarra
Leire Saituak horren proposamena egin du, nabar anitzaren zentzuan gainera.

EHNabarra
Gabixolaren proposamena, Euskal Herriaren EH hartu eta Nabarrarekin elkartuta
.

Eusgadi
Sabin Arana gogoratuz eta berak sortutako Euskadi izena hiru lurralde izendatzeko txarto erabiltzen denean, protesta moduko izendapena.

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-05-28, 05:50

Tasio Erkizia
2019-05-06, 17:59

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

 EUSKAL HERRIA

 

Adostasun gehiago bilduko balitu, BASKONIA ere ez zait batere desegokia iruditzen.

Administratzailea
2019-05-28, 06:07

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

Eneko del Castillo

El nombre de un Estado va intrínsecamente ligado al del territorio que ocupa. En nuestro caso se deberá adaptar uno u otro dependiendo de la territorialidad.

a) Vasconia. Solo se podría usar este nombre en el caso de abarcar toda su territorialidad, esto es, no solo las actuales Navarra (CFN) y Euskadi (CAV), sino al menos también toda Gascuña, La Rioja y el norte de Aragón. No se puede entender una Vasconia de la que Gascuña no forme parte. Sin estos territorios no seríamos más que una Vasconia del suroeste. Nombre para nada atractivo.

b) Navarra-Navarre-Nabarra-Nafarroa. Este es el nombre histórico del Estado propio de los vascos. Pese a que hasta el siglo XII el oficial fuese Reino de Pamplona, el nombre de navarros, ya se usaba para sus habitantes desde el siglo VIII. Fue a partir de la separación del reino de Aragón (1134) cuando se utilizó el nombre de Navarra para el conjunto de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nájera (La Rioja), Pamplona (Mendialdea), Tudela (Ribera) y Ultrapuertos (Iparralde). Ya que por un lado, a todos ellos se les conocía ya como navarros y por otro, su lengua era el euskera: lingua navarrorum. Este debe ser el nombre oficial de nuestro estado.

c) Euskal Herria. Este nombre hace referencia a todo el territorio donde el euskera es la lengua de sus habitantes. Si en media Europa se hablaría euskera todo ello sería Euskal Herria, sin tener que formar por ello un único estado. Sin embargo en nuestro caso es al contrario, el euskera no es la lengua de todos los habitantes de nuestro territorio, ni siquiera la de un tercio de ellos. A falta de una unión política, y mientras esta no llegue, este nombre puede seguir utilizándose como nombre común para toda la comunidad euskaldun.

d) Cantabria, Bizkaia. Hacen referencia a una parte del país, no al conjunto. Son entidades menores en comparación con Vasconia o Navarra.

e) Euzkadi-Euskadi. Nombre totalmente apropiado si lo que se pretende es mantener dividido al país. De alguna manera había que llamar a la parte occidental del mismo ahora que no se utilizan los de Cantabria o Bizkaia para el conjunto de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

 

Proposamenak

Inventar nombres nuevos no es el camino. Bastante tenemos para elegir como para dividirnos entre más opciones. Usemos los que tenemos, todos. Cada uno en su contexto:

-Vasconia: Conjunto de Gascuña, Navarra y Aragón.

-Euskadi: Araba, Bizkaia y Gipuzkoa (CAV-EAE). No usar País Vasco solo para este territorio.

-Alta Navarra-Nafarroa Garaia: En referencia solo a la Comunidad Foral de Navarra. El de Navarra-Nafarroa para todo el Estado.

-País vasconavarro-Pays Basque-Euskal Herria. Son aplicables para el conjunto mientras no haya una unión política.

Si el objetivo es lograr una unión política, ésta pasa por que su nombre sea Navarra. Es el único que será bien aceptado y acogido, sobretodo en la Alta Navarra-Nafarroa Garaia. Apostar por cualquier otro nos impedirá avanzar, a no ser que el objetivo sea continuar por separado.

El peso de la historia de Navarra es inmenso comparado con otros. Basta mirar en google cómo el número de búsquedas es muy superior:

-Navarra: 150.000.000
-Euskadi: 29.000.000
-Euskal Herria: 8.000.000
-Vasconia: 2.000.000

Administratzailea
2019-06-08, 20:49

1-Izena: Euskal Herria, Nabarra, Euskadi, Nafarroa...

Jose Luis Erdozia: Baskonia, Nafarroa/Nabarra, Euskara-Euskal Herria

 

1.   BASKONIA (<*baskonea < *basokonea < basoko + -(e)nea)

Baskoniako Dukerria VII. mendean frankoen marka bezala sortua izan zen eta baskoiak kontrolpean izateko sortu zuten frankoek. Novempopulania eta Pirinioen hegoaldeko eta Iruñea inguruko eskualdea barnean zituela dirudi.

Estrabon geografo greziarrak “la nacion de los vascones” aipatu zuen Geographia obran.

Euskaltzaindiaren Hiztegian, baskoi, eusko eta euskotar ageri zaizkigu definiturik eta kontsonante berberak erabiltzen dituzte: basko/vasco/eusko (b/v/u, s eta c/k).

(Humboldt, 1959, 68)[1] ildotik jarraituz ondoko bilakabidea da seguruenik:

       basoko + -(e)nea (basokoen etxea, lurra, eremua; Apaizenea, Garchotenea)

       basoko > basko (sinkopa: atra, pastu, bedratzi…)[2]

       basko + -nea à *baskonea à baskonia (disimilazioa; -e + -a > -ia: luzia, umia…)

Basokoak, beraz, euskaldunok, etimologia honen arabera. Basoko, mendialdeko edo “montañés”, bestela esanda, egungo ‘eusko/vasco”. Nafarroako erregeak ere, Nafarroakoak soilik izan baino lehen, “Rey de Navarra y de las Montañas” (“Nabarra o Zeltiberia y BasconiaGregorio II.aren bulan).

 

2.   NABARRA. (< naparra < nafarra < nahar + -a)

Nabarra/Nafarroa/Naparroa izen nagusiaren jatorriari errepaso txiki bat: Aymeric Picaud: navarrus (“non verus”, ez benetakoa); Jean Orpustan: nava (mendi arteko zelaia) edo nabar (kolore arrea); Alfonso Irigoien: nabar + -oa > *Nabarroa > Nafarroa > Naparroa;  Caro Baroja:  “…creo que ‘nabar’, ‘napar’, desde el punto de vista geográfico, quiere decir algo semejante a ‘sierra’ y no a ‘nava’ = llanura. (…) Los ‘navarros’ podrían ser -en suma- algo así como los serranos…”; Goitia Blanco: “NA = plano, plana + BARR = barras o rocas paralelas + A = artículo vasco”

Manuel Lekuona (1962) euskaltzainburu ohiarena ez du ia inork aipatzen, harrigarria bada ere: “(…) en su día (1953[3]) lanzamos una hipótesis nueva, a base de una radical de tipo semítico, árabe-hebreo, nahar, en significación de “río”. Nahar, naharra = río, ribera.”

 

“Ibaia” edo “erribera”, beraz, eta ibaiaren eremua adieraziko zuen. Egungo Nafarroako Erribera eta Erreniega-Elomendi lerrotik hegoaldeko eremuak bilduko lituzke aipatu naharra > nabarra kontzeptuak, orduan: “Los Reyes de la primera dinastía fechaban sus Documentos, ‘reinando en Navarra y en las Montañas’. Las montañas, por tanto, no eran ‘Navarra’.”

Nabarra, orduan, Mendialdearekin kontrajartzen zuten erregeek beraiek. XII. mendean, Antso VI.arekin, “Rey de Navarra y de las Montañas”

[4] tituluari luze iritzirik, nonbait, izena laburtu zuten arte.  

Gregorio II.aren 717 urteko bulak (Garcia Ximenez Nabarrako eta Baskoniako errege izan zedin), argi eta garbi, eta ez behin edo bitan bakarrik, baizik eta bederatzi aldiz, ondorengoa dakar: “… (en / de / para / rei de) Nabarra o Zeltiberia y Basconia…” Nabarra kontzeptu edo izen berria izanen balitz bezala eta Zeltiberia, aldiz, ordurarte gehiago erabilitako terminoa.

“Anales Regni Francorum” liburuan ere (R. Collins, 1985, 166) bereizi egiten dira navarri eta pampilonenses herriak. Lehena, hegoaldeari erreferentzia eginez eta bigarrena Mendialdeari. 

Sánchez Albornoz-ek ere (1976, 285), antzeko bereizketa jasotzen du Carlomagnoren 778an Iruña suntsitu zuenekoaren harira: “Hay en la historia Navarra sucesos de más que difícil explicación. (…) 778 Anales Reales o Annales Laurissensses: ‘Destruída Pamplona, subyugados los vascones españoles y también los navarros…’ (…) 806 Los Anales Reales o Annales Laurissensses los navarros y los pamploneses volvieron a la obediencia de Carlomagno.”

Lekuonak “nahar izen “árabe-hebreo”-tik egungo “nabarra” izatera iristeko ondorengoa dio: “…en Alava, lindando con Vizcaya, tenemos un Nafarrate (como “Puerto de Navarra”) también con f. F, que nos aproxima notablemente a la h, gutural aspirada, de nuestro supuesto original nahar. Y, si bien -como réplica al alavés Nafarrate- hay en la Rioja (cara a Navarra, cerca de Logroño) un Navarrete, así con v, sin embargo no lejos de allí existió en tiempos una nueva interesantísima forma, que llamaremos forma h, en el nombre tan expresivo de Nahárruri (como “poblado de Naharros”), hoy Casalarrina; forma h, que queda aún más corroborada por la presencia en aquella zona riojana, de los apellidos Naharro y Najarro…”

Aztertzen ari garen kasuan, jatorrizko arabierako /h/-tik erromantzeko /f/-rako bilakabide edo urratsa egiaztatu beharko litzateke (nahar > nafar), eta hala egin zuen Lekuonak: “…hay también casos a la inversa, en que las formas h pasan a f. (…): El árabe al-hori nos da en castellano alforín= horreo. Al-hauz nos da alfoz= arrabal. Al-haba nos da alfaba= porción de tierra. Alhadia nos da alfadía= cohecho, fraude. Al-haquin, alfaquín= médico. Al-hachar, alfarje= piedra de moler aceituna. Al-jayat, alfayate= sastre. Al-holi, alfolí= granero, horreo. Y, por fin, por no alargar innecesariamente esta lista, al-jilel nos da alfiler= clavija de hierro.”

Horrela beraz, jatorriko arabeko [h/j] (eztarriko aspiratuak) erromantze edo gaztelaniako [f] (ezpainetakoa) bihurturik. Hemendik gainerako euskarazko aldagaietara, nabarra/naparra, arazorik gabe.

 

3.   EUSKARA. EUSKAL HERRIA.

Baskonia izen nagusiaren kasuan, basoko izenetik abiaturik, basko izen sinkopatura iritsi gara eta bide horretatik jarraituz:

       basko > vasko (grafia aldaketa): espainierak.

       vasko > uasko (grafia aldaketa, atzera berriz): Goizuuieta, Arruiç, Çauala…

       uasko > ausko (metatesia): “Elimberri, Augusta Auscorum, Auch (Auscii)” (Lartigue)

       ausko > eusko (diptongo itxiera)

Caro Barojak (1985, 136-137) ere, harremanetan jarrin zituen “ausci” izena eta “eusk-“ osagaia, aipatu ondoren zein autorek erabiltzen duen “ausci” izena: Auskion (Estrabon), “Aquitanorum clarissimi sunt Ausci” eta “in Auscis Eliumberrum” (Mela), Ausci (Plinio), auskioi (Ptolomeo), “Novem populos Ausci comendant” (Ammiano Marcelino).

Caro Barojak ere: “El plural ‘ausci’, parece que debe corresponder a un singular ‘auscus’.” (< uascus < vascus < bascus ???)

Laburbilduz, orduan: 

            basoko > basko > vasko > uasko > ausko > eusko (Euskara)

                                 > vasco (Gaztelania)

Behin hitz elkartuetako lehen osagai gisa baliatzen dugun eusko erdietsita, honetatik abiaturik, Euskara eta Euskal Herria izenak ere ondoriozta ditzakegu.

Lehenari buruz, irakurria dut nonbait esku eta era bere osagaitako eman duenaren proposamena, baina hizkuntzak berak zail egiten duen hipotesia kontuan ez izanda, bestela ere, eskuko kontua edo eskura duguna baino burmuinetakoagoa dela iruditzen zait hizkuntzarena eta, lehentxeago aipatu dudan eusko hitza, Euskara hitz elkartuaren lehen osagaia delakoan nago:  

                                 eusko + -(e)ra > euskara

Eta Euskara hitzetik abiaturik: Euskal Herria, euskaldun, euskaltzain, Euskal Jaiak / Festa.

Euskal Herria da, bestalde, hizpide ditudan eta dokumentatuta dauden toponimo nagusien artean berrien edo modernoena, hizkuntzak eskaintzen dituen baliabideak profitaturik sortua, “euskararen herria” zenak antolakuntza-erakunde propioak galdu zituen garaikoa, XVI. mendekoa. Hasiera batean Joanes Leizarragak lehen aldiz 1571n (Testamentu berria, Heuscal-Herria), erabili zuelakoan geunden, baina hara non, Arabako Ekialdeko Lautadako Larrean bizi zen Joan Perez de Lazarragak ere bere eskuizkribuan (Dianea & koplak, Eusquel Erria) 1564-1567 urteen artean, urte batzuk lehenago beraz, erabili zuela erakutsi zigun.

 

4.   GURE HERRIAREN IZENA.

Non egiten dira ondorengo hizkerak bereziki?

frantsesa….. Frantzian; espainiera …. Espainian; italiera … Italian; ingelesa … Ingalaterran; suediera … Suedian; germaniera … Germanian; katalaniera …Katalunian; galegoa … Galizian; errusiera … Errusian.

Eta horrela jarraitu dezakegu luze. Kasu guztiak ez dira horrelakoak, baina gehienak bai, zalantzarik gabe. Orduan… euskara…………… Euskal Herrian (euskararen herrian)

Hala ere norbaitek, erantsiko dit noizbait lingua navarrorum ere erabili zela gure hizkuntza aipatzeko eta horregatik, agian, Nabarra erabili beharko genukeela. Eta zer esan beharko genuke, orduan, Gaztela aldean hainbestetan erabili zuten lengua vizcaína izendapena kontuan harturik?

Nafarroako ikur izan den eta oraindik ere den Xabierko Frantziskoren hizkuntzari buruz ondorengoa diote amaieran web orrian “La lengua de San Francisco Javier” artikuluan: “A la edad de 46 murió, con la sola compañía de 'Antonio China', en la isla de Sancián, a tres leguas de la costa de China. Murió musitando jaculatorias en euskera. Porque la suya natural era la lengua vizcaína. Las primeras y las últimas palabras que salieron de los labios de Francisco de Xabier fueron dichas en euskera.”(euskalkultura.com)

Navarrorum erakusketa zela eta, Peio Monteano historialariak Xabierko Frantziskoren hizkuntzari buruz ondorengoa zioen Noticias de Navarra egunkarian (2017-XII-10): “En la exposición Navarrorum del Archivo de Navarra se muestra una carta en la que San Francisco Javier afirma clara y rotundamente que su lengua nativa es el euskera. Sin embargo, hay aún quienes siguen manteniendo que la lengua del santo era en realidad el castellano. Se escudan en que el original de la carta se ha perdido y en que la lengua vizcaína a la que se refería el santo era en realidad una forma de hablar castellano. Como comisario de la exposición y especialista en la Navarra del siglo XVI me gustaría explicar por qué su postura es insostenible desde el punto de vista histórico.

La carta:  En enero de 1544, Francisco de Xabier enviaba desde la India una extensa carta a los jesuitas europeos. Entre otras cosas, les contaba las dificultades que tenía para evangelizar a los indígenas: “como ellos no me entendiesen, ni yo a ellos, por su lengua ser natural malabar y la mía vizcaína…”

Harrigarria litzateke Bizkaiak izenarekin Penintsula ia osoa adieraztea, ez horrenbeste Euskal Herria, horrela egin baitzuten maiz Cervantes-ek eta beste askok:

“Todo esto que don Quijote decía escuchaba un escudero de los que el coche acompañaban, que era vizcaíno[5], el cual, viendo que no quería dejar pasar el coche adelante, sino que decía que luego había de dar la vuelta al Toboso, se fue para don Quijote y, asiéndole de la lanza, le dijo, en mala lengua castellana y peor vizcaína, desta manera:” (El Quijote, I. zatia, VIII. Atala)

Inori bururatzen zaio BIZKAIA izena proposatzea?



[1]Bascontum (Ptol., II, 6, p. 48) en Vasconia es baso-coa, perteneneciente al bosque. Esta es también la etimología de Vasconia y Vascones.”

[2] Ohikoak ditugu Lakuntza-Arruazutik ekialdera sinkopak eta aferesiak, nafarrera gehienean bezala: atra, pastu, bedratzi, pezta…

[3] MANUEL DE LECUONA. - “Toponimia riojana - Un préstamo del árabe” - BERCEO. Boletín de Estudios Riojanos. Logroño, 1953. Página 335.

[4] ARTURO CAMPION. - “Navarra en su vida histórica”. - Geografía del País Vasco-navarro - Navarra, tom. I, pág. 406, nota 90.

[5] Vasco.

 

 

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-06-08, 20:52

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan