BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Biltzarre Elkargunea
2018-01-16, 23:04

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

 

Gidaliburuan jarritakoa

3.1. Azalpena

a) 1194an Arrano Beltzarekin izenpea

Antso Azkarrak (1194-1234an errege) Euskal Herri gehiena hartu zuen erresumako errege euskaldunak ikur hau erabili zuen. Agian bere aitak Gartzia Ramirez Berrezarleak (1134-1150) sortuko zuen,  Normandiako Margarita de l’Aiglerekin ezkondu zelaan eta Margaritaren familiak ba omen zuen jadanik armarrian.

Ignacio Vicente Cascanteren iritziz Antxo IV Pañalengoak (1054-1076) jadanik izenpetzeko erabiltzen zuen.”

 

b) 1405eko Nafarroako pendoia eta 1512ko balizko bandera

Holandan, Europako armarrien  bilduma batean Nafarroako hau agertu zen 1405ean.

Nafarroako Erresuman ez zegoen berez Erresumaren bandera, erregearen ikurra baizik. Hala ere, Martin Larraiotzen esanetan, jadanik XIV. mendean Paris konkistatzen saiatu ziren Karlos II.a Nafarroakoaren soldaduek txapela gorriak zeramatzaten. 1512an ere, Nafarroako konkistaren garaian, Fadrique Alvarez de Toledo Albako Dukearen kronista zen Luis Correak ere horrela zioen: aurrekaldean inoiz babesik gabe uztea zin egindako eta zenbait urrezko xarpak zituen bandera gorriztadun hirurehun lagun inguru zutik itxoiten zeuden. Wikipedia

 c) 1838an Zazpi Uscal Herrialdeen bandera

Agosti Xaho xiberutarrak 1838an diseinatu zuen Euskal Herri osorako bandera hau: ezkerreko koartela beltza eta eskumakoa gorria zen. Bandera gero gehiagorik erabili izan ez den arren. Bandera berdintsua Hendrike IV.k 1603an Miarritzi emana zen. Beste batzuek diotenez erdiko marra, goitik beherakoa baino, zeharrekoa zen.

Xaho, 1810ean jaio zen Atharratzen eta 1858an hil zen Baionan. Xaho gabe nekez ulertu daiteke Iparraldeko politikakomunikazioa eta kultura: Parisen ekialdeko hizkuntzak ikasi, Baionan Uskal Herrico Gaseta sortu, 12 liburu frantsesez eta eskuaraz 3 idatzi, politikari bilakatu, kantutegi bat egin, euskera-gaztelera-frantsesa-latina hiztegi bat amaitu gabe utzi, Gasteizen exiliatu… Esan beharra dago 1789an Parisen izandako iraultzan hasi zirela banderak erakusten, ordura arte erregeek erabiltzen zituzten pendoiak, goitik beherakoak, ezkerretik eskumatarakoak bilakatzen hasi zirenean eta erregeek edo hauen menekoek eramatetik herritarrak erabiltzera pasa zen

 

d) 1859an Irurac bat bandera

Izen bereko armarrian oinarrituta IRURAC BAT bandera sortu zuten: hondo gorriaren gainean hiru esku lotuta eta goialdean irurac bat eslogana idatzita.

Eslogan hutsetik bandera izan arte ia 100 urte pasa ziren: 1765-1859.

 

e) 1881ean Laurac bat  edo Euscal Erriaren bandera

Ezkerreko gorriak Nafarroa ordezkatzen du eta eskumako zuriak Hegoaldeko gainerako hirurak. Era berean izar bakoitzak herrialde bana ere.

Parisen erakutsi zen munduko 324 estandarte eta banderen artean Euskal Herriaz maitemindutako Victor Hugo poeta frantsesaren jaiotzaren urteurrenaren harira. Victor Hugo hainbat aldiz egona zen Euskal Herrian. Pedro Soraluze Zubizarreta historialaria, kazetaria eta iragarkigile donostiarrak berreskuratutako bandera da.

 

f) 1894an Ikurrina: Sabin eta Luis Arana Goiri

1894an Sabin eta Luis Arana anaiek Bizkaiko armarrian oinarrituta proportzio honetan diseinatu zuten Ikurrina.

Arana anaiek ikurrinean gure sinismen eta legeak irudikatu nahi izan zituzten kolore bakoitzari esanahi berezia emanez: gorria arraza eta odolaren sinboloa, berdea Gernikako Arbola eta gizakien legeak eta ondorioz gure erakunde propioak eta, azkenik, arraza eta legeen gainean, zuria, Kristoren legea ordezkatzen duena.

Gurutze bikoitzak ere bere sinbologia du, euskal jentilek gurtu zituzten bi ikurren arteko bateratzea delako: gurutze bertikala eta gurutze zeiharra. Lehenak eguzkia esanahi zuen, gaur egungo nazionalistentzat Jainkoa; bigarrenak ilargia irudikatzen zuen.

1910an euskal abertzaletasunarekin batera ikurrina Nafarroa Garaian hedatzen hasi zen eta urte berean Nafarroako Diputazioak Euskara Elkartearen partaideei (Kanpion, Iturralde…) Nafarroako bandera diseinatzea agindu zien, hauek urte biren ondoren egin zutena.

1930ean Iparraldean Piarres Laffite idazle euskaltzalearen bidez zabaltzen hasi zen Ikurrina.

1932an Bilbon, 1933an Donostian, 1934an Gasteizen, 1935ean Iruñan… lehenengo aldiz egin ziren Aberri Egunek ere izugarrizko hauspoa eman zioten erabilerari.

Informazio gehigarria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ikurrin    Nabarlur

 

g) 1907an Euskadiko Konfederaziorako bandera

Urte horretan Luis Aranak, Sabin anaia jadanik 4 urte hil zela, aurkeztu zituen gainerako euskal herrialde eta konfederaziorako banderen diseinuak, anaiarekin pentsatu eta diseinatu bezala.

1950ean Santurtzin hil zen arte, Luis Aranak Konfederaziorako bandera aldarrikatzen jarraitu izan zuen.

 

h) 1910ean Arturo Kanpion, Altadill eta Oloritz

Espainiako Gobernuak estatuko bandera 1910etik aurrera eraikin publiko guztietan jartzea agindu zuen. Bestetik, Euskal abertzaletasuna Nafarroan orduan hasi zen hedatzen. Egoera hartan Aldundiak Nafarroako bandera diseinatzea agindu zion bizitza osoan euskaltzalea izan zen Arturo Kanpioni. Horrek, Altadill eta Oloritzekin batera lehenengo proposamena egin zuen. Uztailaren 16an «Jauregiko Tronu Aretoaren balkoian» eskegi zen lehendabizi eta aurkezpen zabala Tolosako Nabetako Guduaren urteurrenean, 1912an izan zen. (Ohorezko domina bandera egiteagatik)

Kanpion eta gainerako euskaroak, kateon armarri historikoan oinarritu ziren, kolore gorriaren gainean. Kolore gorria inoiz errege nafarrek erabilia izan zela diote kronista batzuek. Koroa ere erreinua gogoratzeko jarri zuten.

Hasieran Espainiako Gobernuak ez zuen begi onez ikusi eta debekua Primo de Riveraren garaian izan zen.  http://nabarralde.eus/reflexiones-sobre-banderas/

Errepublika garaian ere ofiziala izan zen baina frankismoak ereinotza jarri zion eta koroa aldatu.

1975etik aurrera, Ezker Abertzaleak koroarik gabeko eredua erabili izan du.

Azken 40 urteotan indarrean egon den ereduan ereinotza kendu da baina ez da Errepublikako koroa bera berreskuratu.

Informazio gehiago:  
Wikipedia Nafarroako_bandera

Wikipedia Escudo_de_Navarra

 

i) 1936an Euzkadiko Jaurlaritzaren bandera

“Urriaren 19an, Jose Antonio Agirre lehendakaria zela eta Santiago Aznar Industria sailburu sozialistaren proposamenez, ikurrina orduko Euskadiren bandera ofizialtzat hartu zen.

Horrela, 40 urte lehenago Arana anaiek diseinatutako Ikurrinak aitorpen instituzionala jaso eta eraikin ofizialetan jartzen hasi zen.

Baina aldaketa batekin, Victor Bilbao Goioagak Aldasoro sailburuari ikurrinaren zerrenda zuri eta berdeak urrutitik hobekiago ikus zitezen (itsasontzietan adibidez) zabalagoak izatea komeni zela aipatu zion. Eta halaxe egin zen oraingo itxura hartuz.

1938-1977 Debekua Hegoaldean. Gerra galtzean, 1938an, faxistek ikurrina debekatu zuten. Hala ere, ordurako Iparraldean erabiltzen zen eta Hegoaldean, debekuen gainetik, erabiltzen jarraitu zen, klandestinitatean bazen ere, batez ere, 1960ko hamarkadatik aurrera.

1977an Hegoaldean debekatuta egoteari utzi eta Eusko Jaurlaritzak 1979tik aurrera berriro  EAEko bandera ofizialtzat hartu zuen…”. Wikipedia

 

j) 1978an Arrano Beltza: ikurretik banderara

1194ko zigiluan oinarrituta, Arrano Beltzaren bandera berria aurkeztu zuen Enkoari elkarteak 1978an Auritzen antolatutako Arbasoen Egunean, milaka pertsonen  artean.

Urte hartako abuztuaren 15ean ikurrina berri bat eta Aberri Egun berri bat ere proposatu ziren. Hondo horia gehiago nabarmentzeko hautatu zuen.

Orreagako guduaren urteurrenean, Nafarroan 33 herritan eta gainerako Euskal Herrian ere jaia dela kontuan hartuz aukeratu zuten eguna.  

Aberri Egun berriak ez zuen arrakastarik izan baina Arrano Beltzak, EHrako beste ikurrina berri bat, Nafarroako Erresuma independentea izandako garaia gogoratuz zein gaur independentzia nahi dutenenak hor dirau. Gero etorriko ziren HBren herriko tabernek, 33 izan arte, Arrano izena hartzen. Lehenengoa, dena dela, Donostiako EHEren Arrano egoitza izan zen.

k) Ikurrinaren eta Nafarroako armarriaren hedapena munduan

Munduan ikurrina osagai gisa duten bi bandera ofizialak dira, euskal arrantzaleen eraginagatik:

Saint-Pierre eta Mikelune  eta Johnson konderria, AEB.

Bestetik Nafarroako Armarria Nafarroatik kanpo asko erabili dute, Frantzian nagusiki, eta hango jauregi eta leku askotan ikusten da.


 

 

3.2. Egoera

Azken urteotan eztabaida zabala dugu gure estatua irudikatzeko zein den banderarik egokiena mahai gainean jartzen dugunean: ikurrina? Nafarroako bandera?

Batzuentzat Nafarroako bandera hobesten badugu, izan genuen Erreinutik estatua berreskuratzeko bidea erraztuko litzateke. Gainera, diotenez, Nafarroako ikurra ikurrina baino askoz zaharragoa da, 7 mende dituelako, eta gure historiarekin hobeto lotzen gaitu. Ez hori bakarrik, Nafarroa historikoan (Burgosetik Akitaniaraino) oraindik abegikotasuna zabaltzen duela, ikurrinak lortu omen ez duena. Amaiurren edo Noainen independentziaren alde borrokatu zutenen ikurra izan zela. Azkenik, nafar guztiak bat egiteko, ekialdeko guztiekin batez ere, ikurrik aproposena dela.

Beste askorentzat ikurrina debekuen gainetik aurrera joan nahi duen herriaren eta aldi berean, herriaren alde bizitza eman dutenen ordezkari egokia dela esaten dute: errepublika garaian, frankismoan… Baita euskal nazioarekin, euskerarekin eta euskal kulturarekin hobeto lotzen gaituela.

Eztabaida horren erdian, ez dugu ahaztu behar gaur egun ikurrina zein Nafarroako bandera ikur autonomiko bihurtu dizkigutela, eta horrela, erkidego bana ordezkatzeko erabiltzen direla. Ondorioz, espainiar gobernuaren ordezkaritzetan edo estatu bien egiturak onartzen dituzten gobernuetan eskegita daudela.

Katalanek izar bat jarri zioten euren banderari, estelada sortuz, egoera berri bat irudikatu ahal izateko: burujabetasunaren bila doan herri bat direla adierazteko. Naziogintza taldeak euskal izarra gehitu dio ikurrinari egoera berri hori islatzeko eta Ezkurra anaiek Nafarrokoari ere. Norabide horretan, independentzia bilatu nahi badugu, zerbait egin behar dugula argi dago: ikur biak uztartu eta nafar ikurrina sortu? Naziogintzaren eredua hobetsi? Nafarroakoari eta Ikurrinari izarra jarri? Beste berri bat sortu?

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-12-12, 22:55

Andoni Espartza
2018-12-11, 20:35

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

 

Andoni Espartza: Ikurrinaren alde

 

Adostasun gehien duen ikurra da. Euskadiko eta Iparraldeko udal gehienek erabiltzen dute eta Nafarroan ez, legeak galarazten duelako. Ikusi duzue Euskal Herritik kanpo ere (Saint Pierre et Miquelon, adibidez), ikurriña erabiltzen dela.

Orain  proposamen berriekin hastea, euskal ideia ahultzen du.

 

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-13, 09:35

Administratzailea
2018-12-12, 08:22

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

Iñaki Laka: ikurrina eta Nafarroakoa uztartu

Bilbon aurreratu nizuenaren arira, ikurriña eta Nafarroako bandera, euskaldunongandik odola isurtzerarte errespetatu eta defendatuak izan direla pentsatzen jarraitzen dut.

Bi ikur hauek bat egiterakoan, ezin da hauetako inor baliogabetu bere osotasunean, eta are gutxiago herriaren gehiengoak defendatzen dituztenean.

Hori dela eta, sentimendu edota ikur bi hauekin bakarra sortu nahi izan dut, nire irizpideen arabera bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak mantenduaz.

Diseinua azaltzera pasa aurretik, nire ikurrin gisa euskal herriaren gehiengoak libreki berea egin duen eta Euskal herriko lurraldea ordezkatzen duen edozein ikur onartzen dudala aurreratu nahi dut

Diseinua:

Lehenengo geruza: Atzealde gorriarekin, Ikurriña eta Nafarroako bandera bezala.

Bigarren geruza: Goian ezkerraldean Ikurriña itsatsita, inguruan zazpi puntako zazpi izar zuri dituelarik. (Izar hauek zazpi herrialdeen adierazle direlarik “Zazpiak bat”).

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-13, 09:35

Administratzailea
2018-12-12, 08:28

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

Enrique Arriaga: Nafarroako banderaren alde

 

Por cómo se ha manejado el uso de la ikurriña en Navarra, se produjo en su día en Navarra un rechazo amplio a la misma  dado además que luego ha  sido  la oficial de Euskadi y bajo el lema de Nafarroa,Euskadi da,  hemos conseguido que estemos como estamos.

En el modelo que se recibió en rojo y la ikurriña pequeña en una esquina., y aunque lleve el escudo de Navarra en medio, no creo quesea aceptadaen bastantes zonas de Navarra
La ikurriña no es aceptada o genera repulsa, y sin embargo la de navarra esaceptada por todos, incluso quienes también quieren la ikuriña.
 
A otros efectos, hay que pensar en una Navarra OSOA, y en base a ello y teniendo en cuenta que NAVARRA ES UNA NACION CONQUISTADA POR LAS ARMAS, y a día de hoy lo sigue siendo permanentemente -Navarra es cuestión de estado(español) conquistada,  tenemos el DERECHO LEGITIMO  INTERNACIONALMENTE RECONOCIDO a volver a ser un estado independiente, como éramos ya hace siglos. Ésto nos tiene que hacer pensar que, por ej. el escudo de Navarra está esculpido en edificios de hace siglos identificando a una nación libre y soberana.La ikurriña es artificial y total tiene cien años, no identifica y legitima algo más amplio que la actual Euskadi, al margen de que en Iparralde, por ej. se usa de modo cultural, y de que en su día en hegoalde identificase la disidencia, pero al ser adoptada por un ente político concreto creado ya ha perdido vigor como para asumirlo como común por parte de muchos navarros.
 
La de Navarra se mantiene como la de todos los vascos: NAVARRE IS THE STATE OF DE BASQUE COUNTRY.
Ya dijo alguien SOY VASCO DE LINAJE Y NAVARRO DE NACIÓN.
 
Beste batzuk ere alde: Eneko del Castillo...
 
 
 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-05-28, 06:45

Administratzailea
2019-03-13, 09:07

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

Naziogintza taldea: Ikurrina berriztatu: ikurrina izarduna

 

(osorik irakurtzeko: www.naziogintza.eus/gure-ikurra/)

Izarduna sortu dugu, euskal abertzale eta independentista guztion sinbolo ere izan nahi duena.

Horrek ez du esan nahi inondik inora ere hemen eta munduan zehar Euskal Herriarekin identifikatzen den bandera nagusiari, ohiko Ikurrinari, muzin egiten diogunik. Ikurrinak izan beharko du, gure ustez, biharko Euskal Errepublikaren bandera ofiziala. Une hori iritsi arte, baina, Izardunak independentziaren aldeko jarrera adieraziko duelakoan gaude Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.

Jabetuak gara, azken urteotan Ikurrinak, lehen zeukan karga erreibindikatzailea eta independentista galdu izanaz, hein handi batean EAEko bandera soilik bihurtu nahi izan delako eta EAEn alderdi espainolistek ere berenganatu dutelako (Nafarroan, aldiz, oraindik euskal abertzaletasunaren sinbolo indartsua da, unionistek baztertu eta debekatzen dutelako). Horregatik gehitu diogu osagai berri bat: Euskal Izarra.

Izardunaren irudia gure ohiko ikurrinaren diseinuan oinarritzen da, aldaketa batekin: gurutze zuriaren alde luzeari zati txiki bat kendu diogu Nafarroako hainbat armarri zaharretan agertzen den zortzi puntako izarrari tokia egiteko. Euskaldunon sinbolo jator hori eta ikurrina elkartuz, abertzale guztiok onar dezakegun bandera sortzen dela uste dugu, Euskal Herri osoaren askatasun egarria sinbolizatzen duena.

Guk onartzen ditugu bestelako sinboloak, bai, eta geure egiten ditugu. Baina ez dugu ontzat jotzen ikurrina baztertu eta haren ordez beste sinbolo bat edo batzuek erabiltzea Euskal Herri osoa adierazteko, irudikatzeko eta ordezkatzeko. Haren esangura dute eta hori onartzen dugu, baina ezin dezakete gaurko Euskal Herri osoaren ordezkaritza hartu.

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-13, 09:35

Administratzailea
2019-03-13, 09:32

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

 Koldo Urrutia: Euskal Herria beltza

 

-     Bandera beltza eta erdian lauburu zuria

-     Piraten bandera, boterearen aurka daudenean bandera

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-13, 09:35

Administratzailea
2019-03-13, 09:34

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

Nabarrina - Batzuen artean

- Nabarrako bandera eta Ikurrina uztartu behar ditugu.

- Biak batzen baditugu bien sentimenduak jasota geratuko dira.

- Gainera Nafarroakoa sortu zen lehengo armarria eta ikurrina sortu zen lehenengo bandera dira.

- Ondo geratzen da Nabarrako bandera ikurriñaren erdian zentratuta. Bietan gurutze biak daudelako eta kolore nagusia, gorria, partekatzen dutelako.

- Odola isuri duten gure aberkideek eraman izan dituzten bi ikurrak dira: Noainen Nabarraren alde eta azken mendean Euskal Herriaren alde.

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-05-09, 23:26

Tasio Erkizia
2019-05-06, 18:12

3-Bandera: Ikurrina, Nafarrokoa, bien uztarketa...

IKURRIÑA

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan