BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-08, 08:46

2-Armarria: Zazpiak Bat,Nafarroakoa...

Gidaliburuan jarritakoa 

2.1. Azalpena

 

a) 1212an Nafarroako Armarria

“Kondairaren arabera, Antso Azkarraren armarria izan zen, bereizgarritzat hartu zuena 1212an, penintsularen konkista garaietan, Nafarroa, Gaztela eta Aragoiko erregeek gerlari musulmanak garaitu zituztenean Tolosako Nabetako guduan, oraingo Jaenen.

Armarriko kateak Miramamolin Berdea (Muhammad An-Nasir) errege mairuaren denda inguratzen zutenak omen dira, Antso Azkarrak berak hautsi omen zituen bere ezpatarekin.

Erdian dagoen esmeraldak errege mairuak durbantean zeramana irudikatzen du. Antso Azkarrak kateok aukeratu zituen bereizgarri heraldikotzat, ordu arte erabiltzen zuen Arrano Beltzaren ordez.” (navarra.es)

Pedro Esarteren arabera, Nafarroako armarrian kateak konkista eta gero agertzen hasi ziren, Teobaldotarren garaitik erabiltzen ziren karbunkloen ordez. Karbunkloa mineral gorrixka eta distiratsua da.

 

Armarriari buruzko informazio interesgarria: Nabarlur

 

b) 1765ean Hirurak bat

Irurac bat Gipuzkoan sortutako Euskal Herriaren Adiskideen Erret Elkartearen eslogana eta sinboloa izan ziren eta ba dira, elkartea bizirik dagoelako: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren batasuna sinbolizatzen duen hiru esku lotuta.

 

c) Laurak Bat

 

Pedro Egaña arabarrak Laurak Bat armarria sortu zuen 1867 Iruñan egin zen nekazaritza azoka batean.

Egilearen helburua lau aldundiak elkartu eta batera hainbat ekimen egitea zen, baina bigarren gudu karlistarekin (1876) bertan behera geratu zen proiektua.

Gero 1936an Eusko Jaurlaritza sortu zenean bere eredua hartu zuten, Gernikako Arbolaren haritz hostoak eta guzti.

d) 1877 Nafarroako Euskara Elkartea

Zazpiak baten kontzeptua zazpi mendiz osatutako ikur honetan jaso zen lehenengo aldiz. Ikur horretan, Nafarroako armarria, haritz bat eta eguzki izpiak ere agertzen ziren.

e) 1892an Jean Jaurgainen Zazpiak Bat armarria

 

Ezagutzen dugun lehendabiziko ZAZPIAK BAT 1892an diseinatu zen, Donibane Lohitzunen izandako Lore Jokoetarako kartel batean. Eredu honetan Nafarroako kateak dira lehenak agertzen, goian ezkerraldean, gero Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi eta Zuberoa.

Euskal Lore Jokoen bultzatzaile eta antolatzaile izan zen Abadia eta agian berak edo beste euskaltzale batek enkargatu zion Jean Jaurgain medikuari Euskal Herri osoaren armarria diseinatzea, heraldikan ere zaletua eta aditua zelako: Donibane Lohitzuneko Euskal Ohituraren Biltzarra eta Festak (Congrés et Fetes de la Tradition Basque).

Lapurdi eta Zuberoak haien armarririk ez zutenez, bizkondeen eta Urruña eta Uztaritzekoen ikurrekin osatu zituen. (Andoni Espartza)

 

f) 1896an Zazpiak Bat armarriaren bigarren bertsioa: Sabin Arana

 

Hegoaldean, Sabin Aranak erakutsi zuen lehendabizi ZAZPIAK BAT armarria bere Bizkaiaren Edestija ta Izkerea Pizkundea - Lecciones de Euskera Bizkaino liburuan, baina oraingo honetan herrialdeen izenen siglen ordena alfabetikoan jarri zuen: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa(k) eta Zuberoa.

Eredu hau gehiago zabaldu izan da eta aldaketa asko ere izan ditu. Gaur egun erakunde askok erabiltzen dute: alderdiek, elkarteek (ENA…), Udalbiltzak, etab.

Batzuek diotenez, Seiak Bat deitu beharko litzateke, Nafarroa lurralde bakarra delakoan.

 

 

g) Iparraldeko armarria

 

Iparralderako armarri gisa hiru lurraldeak batu zituen: Xiberua, Lapurdi, Baxenabarre eta Frantziako koroaren lis loreak.

Lis lore gabe erabili ere zen.

Armarri hau mundu gerra eta gero zabaldu zen, Pirinio Atlantikoen eremuan Ipar Euskalerria nolabait bereizteko.

 

h) 1936an Eusko Jaurlaritzaren armarria

1931n Amantzio Urriolabeitiak beste bertsio bat egin zuen: Zazpiak bat, Aralarreko goiain-geru, Jaingoikoa eta Lege Zaharra eslogan eta Gernikako arbolarekin. Proposamen horrek ez zuen aurrera egin alderdi batzuk ados ez zeudelako eta azkenik, Jaurlaritzak Pedro Egañaren Laurak bat hartu zuen, Amantziok jarritako Gernikako hostoekin.

 

2.2. Egoera

Zazpiak Bat armarriak onespen handia du eta herrialdeen batasuna adierazten du. Seguruenik adostasun handiena duen ikurra da, batez ere, lurralde guztiak barne hartzen dituelako.

Hala ere galdera batzuk egin beharrean gaude:

-       Ez litzaioke agian Nafarroako armarriari dagokion espazioa gehiago nabarmendu beharko? Izan ere estatu espainiarrenean Nafarroak espazio osoaren %25a betetzen du (laurdenak) eta Zazpiak batean %17a baino ez. Edo Nafarroakoa aski izango litzateke?

-       Edo Diasporak lekurik izan beharko armarrian? Edo Itsasoak nazioari egin dion ekarpena ez litzateke armarrian Gipuzkoako aldean dagoena baino gehiago nabarmendu behar?

-       Edo ez da hobeto dagoen moduan utzi, onartua bada? Baina zergatik dago ordena alfabetikoaren arabera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa…) eta ez garrantziaren arabera? Edo Gipuzkoakoan zuhaitzak itsas ondoan baina ez itsas gainean jarri jatorrizkoan bezala?


 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-11-08, 08:58

Administratzailea
2018-11-08, 09:01

2-Armarria: Zazpiak Bat,Nafarroakoa...

Andoni Espartza Leibar: Euskal Herriko armarria: Zazpiak Bat

Terminologiari buruz aipamen bat egin behar dut. Armarria bi hitz lotzen ditu: armen harria da (gazteleraz piedra armera edo frantsesez pierre aux armes). Teknikoki horretarako aproposagoa izango litzateke blasoi hitza erabiltzea, baina armarria zentzu horrekin modu orokorrean erabiltzen denez, gauza bera egingo dut.

Zazpiak Bat armarria 1892. urtean sortu zen, Donibane Lohitzuneko Udalak antolatutako euskal festetarako diseinatu zuten.

A - Zazpiak Bat, 1892. urtekoa.

Ikusi, armarri bakoitzaren ondoan lurraldeari dagokion izena jarri ziotela. Hori da, neurri batean, Lapurdi eta Zuberoakoak orduan asmatu zirelako.

Hurrengo urteotan Zazpiak Baten bertsio asko izan dira. Zabalduenak ikusiko ditugu

1931. urtean Urriolabeitiak sortu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak oraindik ere erabiltzen duen Euskal Herriko blasoiaren bertsioa.



B – 1931koa

Honi kanpoko apaingarriak jarri zizkion. Oso ederra da, baina alderdi baten kutsua duenez, ez du denentzat balio.

Gaur egun gehien erabiltzen dena, hau da.



C – Gaur egun oso zabaldua dagoena

Ezker abertzaleak, adibidez, bertsio hau du erabiltzen du.

Beste aukerak bat da, blasoi tradizionalak jartzea, hau da: Arabakoa gaztelerazko testuarekin, Bizkaikoa otsoekin, Gipuzkoakoa errege eta kanoiekin eta Lapurdikoa lis lorearekin.

D – Blasoi tradizionalekin

Ikur bat zabaltzeko oso garrantzitsua da kontsentsuak lortzea, adostasunak. Guzti hau kontuan hartuz, ikusi behar dugu zer aurreratu den orain arte eta zer gelditzen den egiteko

Orain arte adostutakoa

Bi alderdi abertzale handiak erabiltzen dituzten bertsioetan adostasun puntu ba lortu dela ikusi dezakegu. Lurraldeen blasoiak orden alfabetikoa jarraituz ipintzen dituzte. Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Araba (1) , Bizkaia (2), Gipuzkoa (3), Lapurdi (4), Nafarroa (5) eta Zuberoa (6). Kasualitatez, erdian gelditzen dira biztanle gehien duena (Bizkaia) eta azalera handikoa (Nafarroa).

Aztertu behar diren puntuak

1- Lurraldeen blasoien edukia finkatzea da garrantzitsuena. Ni adibidez tradizio zalea naiz, Bizkaikoa otsoekin jarriko nuke, Gipuzkoakoa kanoi eta erregearekin, etab. Baina uste dut, irtenbide logikoena, hau dela: instituzio demokratikoek onartutakoak jarri. Kasu honetan, Lapurdikoa lis lorearekin ipini behar da.

2 - Ezkutuaren forma. Gotikoa asko erabili da iraganean eta gaur ere. Baina aproposagoa da ia karratua, askoz hobe sartzen direlako 4. eta 6. zatietako armak (Lapurdi eta Zuberoa). Ezkutu gotikoa ederra da, baina kasu honetan desegokia.

3 – Kanpoko apaingarriak. Ezin da eredu bat erabaki, zeren B bertsioan bezala, bakarrik batzuena izango da.
Askatasuna ona da. Horrela edozein erakundeak (kultur eta kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, etab.) bere kanpoko apaingarriak ahal ditu jarri, horrela bere nortasuna eta euskal sentimendua uztartuz.
Guzti hau kontuan hartuz, horrela ahal da gelditu (ez dakit marrazten eta hau hutsa esandakoa ulertzeko da)

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-11-08, 09:06

Tasio Erkizia
2019-05-06, 18:09

2-Armarria: Zazpiak Bat,Nafarroakoa...

ZAZPIAK BAT iruditzen zait izan daitekeela armarri egokiena

Administratzailea
2019-05-28, 06:25

2-Armarria: Zazpiak Bat,Nafarroakoa...


Eneko del Castillo

Nafarroako armarria ez zen 1212an jaio, lehenago baizik. XII. mendean erabili izan zen eta beraz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Errioxa ere ordezkatu izan zuen Gaztelak hartu arte Nafarroako eskualdeak zirelako. Hau irudikatzeko beti erabili izan den karbunkloekin egin behar da, ez oraingo kateekin, historia interpretatzeko ikuspegi oso berezi bategatik aldatu zelako.

Beraz, Batasuna politiko bat heldu bitartean, Zazpiak bat Nafarroako armekin errespetu gehiago duen bertsio honengatik ordeztea proposatu nahi dut:

 

Nafarroako armarria Laurak Baten laukian sartzea Nafarroarako iraingarria eta batu beharrean erregionalismo espainiarra indartzen lagundu du. Bi erkidegoak batzeko eta Iparraldeko bi lurralde ordezkatzeko egokiagoa litzateke goiko irudiaren azken irudia

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan