BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-05, 09:07

5-Nazio Eguna eta Egutegia: Aberri Eguna, Orreaga Eguna...

Gidaliburuan jarritakoa

 

5.1. Azalpena

 

a) Nazio Eguna: Aberri Eguna

 “Lehenengo Aberri Eguna Bilbon izan zen 1932ean, Euzko Alderdi Jeltzaleak deitua. Manifestaldi bat izan zen eta Sabin Aranaren etxean bukatu zen. Jendetza mobilizatu zen (60.000 lagun inguru).

Frankismoan egun hau guztiz debekatua izan zen eta horregatik aldarrikapen nazionalareko erabili ohi zen. Aberri Egun batean ere ETAk bere burua aurkeztu zuen publikoki Galdakaoko eliza batean.”

Azken bi hamarkadak: “EAJk Aberri Eguna jaiari balio instituzional handiagoa emango dio, irailean ospatzen den Alderdi Egunerako (EAJ-PNVren Eguna), jendetza biltzearen ahalegina utziz. Bitartean Ezker Abertzaleak ohiko duen bezala Nafarroaren barneratze instituzionala aldarrikatzeko Aberri Eguna Iruñean ospatzen du.(…)

1998tik aurrera Udalbiltzak saiakerak egin izan zituen Aberri Egun bateratuak deitzeko eta honek oihartzuna izan du Ipar Euskal Herrian. Azken urteotan Independentistak sareak deitu du hainbat Aberri Egun bateratu...“  Wikipedia  

 


 

b) Nazio Eguna: Orreaga Eguna / Askatasunaren Eguna

Orreaga Fundazioak urtero Orreaga Eguna antolatzen du Ibaetan, Abuztuaren 15ean, eta azken urteotan Iruñan ere. Izan ere, Orreaga baino lehen frankoek hiriburua zelan suntsitu zuten gogoan ere izaten dute.

Bestetik Orreaga Orreaga Taldeak zenbait urtetan eta Herritar Batasunak azken urtean, Independientzia edo Askatasunaren Egunaren lelopean, abuztuaren 15 ospatzera deitu dute, data horretan izan dugun garaipen garrantzitsuena behar bezala oroitzeko.

 

Ospakizun batzuk Orreagan bertan egiten dira eta beste batzuk Pasaian.

Frankoen aurka izandako gudu horretan, Nafarroako Erreinua sortzeko aukera izan genuen eta eguna oso adierazgarritzat hartzen dute batzuek.

Aberri Eguna ere deitu izan diote egun horri.

 


 

c) Nazio Eguna: Independentzia Eguna

Independentistak sareak azken urteotan egun hau ospatzen du, egun eta herri desberdinetan: Larrabetzun, Araian, Sestaon, Gernikan…

Bai Euskal Herriari mugimenduak ere Euskal Herria Eguna ospatu izan zuen zenbait urtetan.

 

 

d) Egutegia: 2001ean NEAE-Hernaniko Nazio Egutegiaren Aldeko Ekimena

2001 urterako Hernanin sortutako NEAE-Nazio Egutegiaren Aldeko Ekimena, udal langileek, merkatariek eta ikasleek sortutakoa, uztailaren 25eko, urriaren 12ko eta abenduaren 6ko inposizioaren aurka azaldu eta egutegi propioa aldarrikatzen hasi ziren.

Ondorengo urteetan, irakaskuntzan batez ere, zabaldu egin zen eta egun hauetako batzuetan ikasleek ikasgeletan edo langile batzuk lanean egon izan dira. Kronika

 

 

 

e) Egutegia: Ikasle abertzaleek, Euskal Herriak bere Eskola, etab.

Azken urteotan jaitsi da erreibindikazio hau, tamalez, nahiz eta irakaskuntza arloan oraindik, zorionez, ez duten ahaztu, Ikasle abertzaleek, Euskal Herriak Bere Eskola eta beste zenbait gazte mugimenduk egindako lanari esker:

Euskal Herriko egutegietan gorriz markatuta agertzen zaigu gure herriaren ukazioa eta honen asimilazioa helburu duten zenbait data. Espainiar eta Frantziar estatuek inposaturiko egutegien menpe bizi gara Euskal Herriko herritarrak! (erakunde hauek ere bat egiten zuten idazki horrekin1: Bai Euskal Herriari, Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Euskal Herriak Bere Eskola, Askapena, Esait, Anitzak, Bilgune Feminista, Anitzak, Elkartzen eta Eguzki).


Iñaki Uriarte Calendario festivo en Euskal Herria

 

f) Egutegia: Udalbiltza

Udalbiltzak 2003an Nazio Identitate Batzordean 4 jaiegun alternatibo proposatu zuen: martxoak 3 Gasteizen 1976an erahildako langileengatik; martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna; ekainak 24 euskal mitologian udako solstizioak duen garrantziagatik eta abenduak 3 Euskeraren eta Nafarroaren estatu burujabearen eguna.

Horietako bat, adibidez, abenduaren 3a ofizializatzeko saiakerak egon dira Eusko Legebiltzarrean baina ez da lortu.

 

g) Egutegia: Ilargi egutegia

Antzina euskaldunok eta herri askok ilargi egutegia erabili dugu. Egutegi horrek 13 hilabete eta bakoitzak 28 egun ditu, hau da, 364 egun guztira. Urtea osatzeko falta den eguna Eguberria zen. Hilabeteak, berbak berak dioen bezala, ilargi beten fase guztien epea da eta horrela gizakia, emakumea bereziki, naturarekin bat zihoan. Zergatik aldatu zuten hain aldrebes den egutegi bategatik? (hilabete batzuek 30 egun, beste batzuek 31, batek 28...) 

Bestetik urte hasiera, Nafarroan martxoaren 25ean ospatzen omen zen  XIV.  mendean: lotura: http://euskerarenjatorria.eus/?p=33626


5.2. Egoera

 

a) Nazio Eguna

Aberri edo Nazioaren egun indartsu batek laguntza handia eman izan die herriei haien burujabetasunerako bidean.

Noiz eta nola egiten den garrantzitsua da, horrelako egun batek burujabetze prozesuan asko lagun dezakeelako. Gure bi egunak opor erdi-erdian daude. Aberri Eguna hasieran ona zen, Aste Santua ez zelako opor garaia, baina gaur egun jende asko kanpora joaten da. Eta bestea, Orreaga Eguna, Abuztuaren 15ean denez, opor garaiaren erdi erdian ere harrapatzen gaitu.

Kataluniaren eguna, Diada, irailaren 11n da eta garai ona da, opor garaia amaituta eta ikasturte berriaren hasieran kokatzen delako. Diadak, azken urteotan izugarrizkoak izan dira, 2.000.000 lagun inguruk parte hartu duelako, maila gorena kostaldetik egin zuten giza katea izan zen, 1.500.000 lagunekin. Eta egun indartsu horiei esker, burujabetasun prozesua geldiezin bihurtzen ari da. Galizian opor garaian da, uztailaren 25ean eta nahiko jende mobilizatzen dute, denek Santiago Compostelakoan egiten dutelako behintzat.

Gurean, azken hamarkadetako Aberri Eguna leku desberdinetan ospatu izan dugu. Egun bakoitzean 6-7 bat deialdi egoten dira. Hau, egia esan, ez da inon gertatzen. Galizian, adibidez, nahiz eta estrategia desberdinak egon, Santiago Compostelakoan ospatzen dute denek, batera, nahiz eta talde bakoitza bereizita joaten den eta gero bakoitzak bere taldearekin ospatzen jarraitzen duen.

Herritar guztiek bat egin beharko genuke eta estrategia bat adostu.

 

b) Egutegia

Borroka hau garrantzitsua da eta ezin dugu atzera egin. Agian, irizpide gisa, egun batekin hastea izan daiteke. Saiatu lurralde osoan jai egun bat bederen berdina ospatzen eta hor gure indar guztia jarri. Hori sendotzea lortuko bagenu, besteak etorriko lirateke.

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-17, 17:43

Administratzailea
2019-03-17, 18:27

5-Nazio Eguna eta Egutegia: Aberri Eguna, Orreaga Eguna...

Jasotako proposamenak (19.03.16 arte)

 

a) Aberri Eguna

 

Zein egunetan egin?

Gehienen eritzia
Aberri Eguna dagoen moduan utzi behar da.

Naziogintza
Bi egun proposatzen ditugu, Katalunian, Flandrian edo Eskozian bezalaxe: JAI NAZIONAL POLITIKOA eta JAI NAZIONAL KULTURALA. Lehenengoa JAI NAZIONAL POLITIKOA gure ustez ABERRI EGUNAk izan beharko luke, data aldatuta (ikusi gero).
Bigarrena, jai nazional kulturala, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ospatu beharko litzateke. Katalanek ere Diada (Jai nazional politikoa) eta Sant Jordi (Jai nazional kulturala) dituzte.

Beste proposamen batzuk
Orreaga Eguna oso garrantzitsua da. Orreaga Fundazioak antolatzen du baina lagundu beharko litzaieke. 
Zabalate Eguna ere ospatu liteke, bisigoden aurka 200 urtez irabazteagatik.
Orreaga eta Zabalate egunetan beste ukitu batekin ospatu: ibilaldiak, solasaldiak historiaz,  Txandaka egin: urte baten Orreagan eta bestean Zabalaten.
Bi egun hauek Aberri Egunarekin bateragarriak dira.

Gabixola
Aberri Eguna Abenduaren 3an egitean, Euskerararen eta Nafarroaren Egunean

Beste egun adierazgarriak
Nafarroaren Eguna, Baigorrin, apirilaren azken igandean.
Noaingo guduaren galera, ekainean.

 

Non egin?

 

Udalbiltza
Lizarra-Garazi garaian horrela ospatu zuten. Diasporakoek horrela egiten dute beti.

Urtzi Ihitza
Sakanan egitea, Urdiaingo zelaietan, Euskal Herriko erdigune geografikoan.

Lantaldean esanda baina adostasunik ez
Urtean hiriburu batean ospatzea, txandaka? Hasteko agian, hasi zen moduan: Bilbon, Donostia, Gasteiz, Iruña, Baiona (ez zen ospatu).

 

Zein egun zehatzean egin?



Gehienen eritzia
Aberri Eguna dagoen egunean utzi behar da.

Naziogintza
Aberri Eguna jarraitu ospatzen baina egutegiaren data aldatuz. Izan ere, ez du zentzurik gaur egun Jai Nazional hori  errelijio-jai batekin (aste santuko igandea) lotzea. Beraz, apirilean izan beharko luke, baina beste data batean. Eta jai egun ofiziala izan beharko luke Euskal Herri osoan (Espainiako Konstituzioaren eguna edo Frantziako Uztailaren 14a diren bezalaxe)

Patxi Alaña
Aste Santuan jende asko kanpora joaten da eta hori handicap bat da. Nafarroan XIV. mendean urte hasiera martxoaren 25ean ospatzen omen zen. Urte hitzak horia zalduko luke, udaberrian goiko elurrak ur bihurtzen hasten direnean. Zentzua edukiko luke: urtea udaberrian hastea, udazkena erdialdea izatea, udazkena heldu aroa eta negua amaiera. Agian gure Aberri Eguna martxoaren azken igandean ospatu eta ahal dugunean 25ean ofizializatu. Edo  Pazko astelehenean ospatzea? Horrela oporretatik datozenak eta irten ez direnak agian hobeto?

Antolaketa
Lantaldean esanda baina adostasunik ez
Alderdiak ez dira gai izan modu bateratu bat antolatzeko. Independentistek aurten ez dute. Zer egin?
Adierazpen bat herriari aurkezteko eta erakundeei izenpetzeko eskatzen: alderdien esku ezin dugu utzi, denok inplikatu behar gara, erakundeei konpromiso zehatzak eskatu: bandera jartzea, konpromisoak hartzea…

 

b) Nazio Egutegia

 

Egutegiko egunak

 

Udalbiltza
Lantaldeak proposamena ondo ikusten du: Martxoak 8 Emakumearen Eguna, Ekainak 24 San Juan eta Abenduak 3 Euskeraren Eguna.

 

Antolaketa

Lantaldean esanda baina adostasunik ez
Utzi oraingoz Espainiako eta Frantziakoak ukitu gabe baina Euskal Herri osoan jaiegun bat denok batera ospatzea lortu: Abenduaren 3. Arrazoiak: euskeraren eguna eta oraingo Nabarraren eguna izanik errazago litzateke. Sindikatuen laguntza ezinbestekoa da.
Edo martxoak 8 jai egun bihurtzeko aukerak egon daitezke.


 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-03-17, 18:29

Tasio Erkizia
2019-05-06, 18:24

5-Nazio Eguna eta Egutegia: Aberri Eguna, Orreaga Eguna...

NAFARROAREN EGUNA

 

Egokiena Nafarroaren eguna adostea izango litzake,

. Nazio arteko Euskararen eguna delako

 eta egungo ABERRI EGUNA aldatuko nuke. Kanpoko herri baten kopia delako batetik, eta bestetik erlijio kutsua duelako. Eta noski bada beste arrazoi praktiko bat ere, egun horiek gaurko munduan oso desegokiak bilakatu direlako herritarren opor egunak direla ta.

Tasio Erkizia
2019-05-06, 18:26

5-Nazio Eguna eta Egutegia: Aberri Eguna, Orreaga Eguna...

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan