BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-05, 09:07

6-Eslogana: Herri askea herritar askeentzat...

Gidaliburuan jarritakoa


6.1. Azalpena


a) Aberri askea herritar askeentzat

“Obanosko Infantzoien Biltzarrak XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako Erresumako infantzoiek eginiko batzarrak ziren. Batzarrak kapare edo kaparedun izeneko bigarren mailako nobleek (zaldun, kleriko eta nekazari libreak) osatzen zituzten, eta Nafarroako usadio eta ohiturak defenditu zituzten, errege eta ahaide nagusien (nobleteria, apezpikua eta burgesia) gehiegikeriak aurre eginez.” (Wikipedia)

Beste bertsio batzuk ere badaude:

- Aberri askearen alde, jende librea, jaiki
- Aberria libre izan dadin, jendarteak ere libre behar du

Latinez honela da: "Pro libertate patria, gens libera state" eta gazteleraz ere bertsio batzuk daude:

- Sed libres para que la patria sea libre

- La gente debe ser libre para que la patria puede serlo 

- Por la libertad de la Patria, gente libre en pie

- En nombre de la patria, sed libres

 

 

b) “Euzkotarren aberria Euzkadi da eta “Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa (JEL)“

Esaldi hauek mugarria izan ziren kontzientzia nazionala hartzen hasteko. Sabin Aranak sortutakoa dira eta horrekin proiektu nazional propioa abian jarri zuen.

JELekin, hau da, Jaungoikoa eta Lege zaharrekin kristautasuna eta foruen garrantzia nabarmendu nahi izan zuen.

 

 

c) Gora Euskadi askatuta

Hauxe izan zen Hegoaldean, estatu espainiarreko Errepublika garaian eta gero ere Iparraldera zabalduta, gudarien borroketan, manifestazio eta elkarretaratze askoren amaieran eta bestelakoetan erabilitako eslogan garrantzitsua, gure helburua zein den argi azaldu izan duena.

Azken boladan Gora Nafarroa askatuta ere entzuten hasi da.

 

 

 

d) Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten

Argalak esandako esaldi hau ere mugarria izan zen, burujabetza prozesuetan ahalik eta jende gehienen partaidetza behar dugula adierazteko.

Ezin da bizitza emateko prest egon direnen esku soilik utzi behar eta lagundu izan zuen, bakoitzak bere esparruan eta bere modura, herri honek bere burujabetza lortzeko inoiz izan ez duen mugimendu erroldoia sendotzeko: ikastolak, euskaltegiak, elkarteak…

Beste bertsio batzuk izan ditu:

Denok eman behar dugu zerbait, etxekoandreek dena eman behar ez dezaten

Denok hitz egin behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena hitz egin behar ez dezaten (Jon Sarasua)

 

 

 

e) Beste eslogan adierazgarriak

Gure hizkuntzarekin lotutako eslogan edo esaera batzuek ere laguntza handia eman dute kontzientziazio nazional-linguistikoa sortzen, adibidez:

- Joxan Artze: Hizkuntza bat ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. Honek beste bertsio batzuk ere izan ditu: 

- Hizkuntza bat irabazten da dakigunok egiten dugulako eta ez dakizuenok ikasten duzuelako baita / Euskarak batzen gaitu, euskarak askatzen gaitu (Urtzi Ihitza).

- Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik (Asisko Urmeneta)

- Xalbador: Herria da gorputza, hizkuntza, bihotza

- Txillardegi: Euskaldunon aberria euskara da. Leloak baino baieztapen indartsuak: Euskararen aldeko borrokatik at, euskal abertzaletasunak ez dik funtsik / Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe, ziur ezetz.

- Joseba Sarrionaindia: Euskara da gure territorio libre bakarra.

- Ez dago zapaltzaileen hizkuntzan askatu den herririk (Egilea ?).

Euskarak baino ez gaitu herri egiten

 

 

6.2. Egoera

Garai honetarako eslogan indartsu bat beharko genuke, askapen bidean lagungarri.





 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-12-12, 23:01

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan