BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-05, 09:07

9-Bestelakoak: lauburua, eguzkilorea...

a) Lauburua

Etimologiak argi zehazten digunez, lau buruz osatutako ikurra da. Lehenengo lekukotzak kristo aurreko hilarrietan dago eta, ondoren, Beloken jasotako hilarri bat dago, lauburua duen XVI. mendeko hilarria.

Lauburu hitza Manuel Larramendik erabili zuen lehenengo aldiz 1735 inguruan.

Indian, Txinan, Korean, Bretainan, Asturiesen… EHan erabiltzen dugun sinboloa da.  

Mugimenduan dagoen gurutze bat da eta hilarrietan gurutzearen ordez jartzen da. Eguzkia eta eguzki izpiak eta haren mugimendu birakaria era sinbolikoan irudikatzen ditu.

Eskumarantz badago marraztuta positibotasuna, eguzkia edo bizitza adierazten du eta ezkerrerantz badago, pasiboa, negatibotasuna, ilargia eta heriotza. Hilarrietan bi eratara agertzen dira nahiz eta ezkerreranzkoa da betiko atsedena adierazten duena, batzuen iritziz.

Beste batzuek ere diotenez “antzinako euskal erlijioaren seinale bide da, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen ziren garaietakoa.”



b) Eguzkilorea

Mitologian indar handi du eguzkiloreak. Eguzkiarekin duen itxuragatik bere balioak esleitzen zitzaizkion, hala nola, baserriak  eta bordak babesteko gaitasuna, madarikazioen aurkako babesa ematea…

Egun ere etxeetako eta baserrietako ateetan jartzen da biraoen aurka.

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-12-12, 23:24

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan