BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-05, 08:53

0-Ikuspegi orokorra eta ikurrei buruzko erantzunak

2018.10.01 Nazio Ikurrei buruzko Biltzarraren aurkezpena 

a) Egitasmoa

 

Herria egituratzen laguntzeko osagai asko dugu. Garrantzitsuena hizkuntza da eta berarekin batera literatura, bertsolaritza, euskal musika, dantzak, antzerkia... Edota beste batzuek diotenez, euskal gizabidea edo euskal sena, gure herriak milaka urtez irauteko bide eman omen diguna.

Aurrekoez gain eta herria irudikatzeko ere, hainbat osagai dugu edo izan dugu azken mendean, besteak beste Zazpiak bat armarria, euskal banderak (Ikurrina, Nafarroakoa, arrano beltza…), "Gora Euskadi askatuta" eta beste zenbait eslogan, ereserkiak (Nafarroako Gorteena, EAErena, Agur jaunak, Txoriak txori…), euskal egutegi nazionala, euskal nortasun agiriak, etab. Horiek kontzientzia nazionala sendotzen asko lagundu digute.

40 urte hauetako autonomialdia dela medio, badirudi ikur edo errepresentazio hauetako batzuek ez dutela haien funtzioa behar bezala betetzen. Adibidez, Euskadi hitza Euskal Erkidego autonomoa izendatzeko erabiltzen da, Nafarroatik aldenduta eta horrek bere hasierako esanahia galtzera darama. Euskadi entzuten dugunean zertaz ari dira? Hiru ala zazpi lurraldeez? Bestetik Nafarroa edo Nabarra esaten dugunean zertaz ari gara? Oraingoaz ala Nafarroa historikoaz? 

Ikurrina gobernu zibiletan ikusten dugunean edo independentziaren aurkako adierazpenak etengabe esaten dituztenen eskuetan ikusten dugunean… noraezean uzten gaituzte. Horregatik katalanek izarra jarri zioten independentzia aldarrikatzeko bidelagun behar zuten senyerari. Guk ez genuke independentziaren aldeko ikurrina edo Nafarroako bandera egokitu bat beharko? Ala biak uztartuta, horietako bat hemengo 8 puntatako izarrarekin? Ala beste modu batera?

Horrez gain Zazpiak bat armarrian ez litzateke agian Nafarroako armarriari dagokion espazioa gehiago nabarmendu beharko? (Estatu espainiarraren armarrian %25a betetzen du eta gurean %17a). Bestetik diasporak ez luke lekurik izan beharko gure armarrian?

Sabin Aranaren eslogana eguneratu beharko litzateke gaur egun indarra izango duen baten truke eta ereserkiari dagokionez ere berdin: Nafarroako Gorteetakoa ala Aranak proposatutakoa? Ala Gernikako Arbola ala Agur Jaunak? Ala Txoriak txori? Ala besteren bat?

Ez aurrekoa bakarrik, gai gehiago erabaki behar ditugu. Katalanek Catalunya izendapena dute, baina guk ze izen jarriko diogu gure herriaren nazio mailako egitura burujabeari? Euskadi, Euskal Herria, Nabarra, Nafarroa, Baskonia, Euskal Herri Nabarra? Eta ingelesez? Basque Country? Navarre? Baskland? Eta kontu gehiago ditugu: egutegi nazionala egingo bagenu ze jai gehituko genuke, zeintzuk kendu…? Edo nortasun agiria: ENA? Naziotasun Aitormena?

Eztabaida pil-pilean dago eta maila askotan ematen ari da baina bada ordua modu antolatuan egiteko, parte hartzeko aukera asko eskainita. Horretarako, euskalnafar gizarteari eztabaida zabal bat egitea proposatu nahi diogu 2018ko urrian hasi eta 2020ko udaberrian amaituko den prozesu baten bidez.

Ikurren gai honetan bi arazo handi dugu: batetik mendebaldean sortutako sinbologiaren (ikurrina…) eta ekialdean sortutako sinbologiaren artean (Nafarroakoa) dagoen talka gainditzea, batzuk bateraezinak ikusten dituztelako. Eta bigarren eztabaida nagusia da ea egoera berri batean gauden eta, egongo bagina, ea euskalnafar ikurrak bateratu, eguneratu edo aldatu behar ditugun ala ez. Gure uste apalean aurrera egiten lagunduko diguten ikurrak bultzatu behar ditugu eta, bide horretan, zerbait egiteko garaia heldu da.

Ongi etorri nazio ikurrak hobetzeko gune honetara!

b) Egutegia

2018

-  Irailean: talde sustatzailea sortzea, proiektua parte hartu nahi duten erakundeekin (geroago ere sartu badaiteke ere). Zirriborroan ekarpenak egiteko aukera.

-  Urrian: prozesuaren aurkezpen eta hedapen publikoa

-  Urriaren amaieran: 1. biltzarra. Ikurren txosten honetako azalpen eta egoera osatzea, ikurrak berritzeko edo erabakitzeko irizpideen zirriborroa egitea

-   Azarotik otsailera: irizpideak aurkeztu eta eztabaida publikoa egin

2019

-  Martxotik abuztura: ikurrak berritzeko proposamenak egitea

-  Irailetik urrira: jasotako proposamenak lantzea

-  Urriaren amaieran 2. biltzarra: jasotako proposamenen inguruan adostasunak bilatzen saiatzea

-  Azarotik otsailera: adostutakoa zabaltzea eta herritarrek 1. bozketa egitea

2020

-  Martxotik ekainera: herritarrek gailendu diren proposamenen artean 2. bozketa egitea

-  Ekainean jasotako bozketen emaitzak publiko egitea

c) Biltzarrak Bilbon eta Iruñan

 

Euskal Herria / Nafarroa irudikatu izan duten armarri, bandera eta beste ikurren historia txiki bat egiten hasi gara eta txosten honetan horren zirriborroa duzu.

Urriaren 27an lehenengo biltzarra egingo dugu Bilbon eta 2019ko urriaren 26an bigarrena Iruñan. Asmoa da gogoeta sakon eta zabala egitea, burujabetasunerako bidean laguntzaile izango ditugun ikurrei buruz gogoeta egiteko.

Lehenengo biltzarra Bilbon egitearen arrazoia da bertan Sabin Aranak abertzaletasuna sortzean ikur asko sortu eta hedatu izana. Eta urte beteko gogoetaren ondoren, 2019ko Biltzarra Iruñan izango da, Kanpion gogoratzeko eta Erreinuaren erdigunea izan zelako.

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-11-05, 08:55

Administratzailea
2018-11-10, 23:13

0-Ikuspegi orokorra eta ikurrei buruzko erantzunak

Hemen Nazio Ikurren 1. Biltzarrean azaldutakoa eta jasotako ekarpenekin osatu den liburua dago.

Nazio_ikurrei_buruzko_biltzarra_20181102.pdf

Aurkibidea:

0. Sarrerakoak

1. Izena: Nafarroa, Euskal Herria, Euskadi, Baskonia

2. Armarria: Nafarroakoa, Zazpiak bat, etab

3. Bandera: Nafarroakoa, Ikurrina, Arranoa, etab

4. Ereserkia: Nafarroako Gorteetakoa, Gora eta Gora, Gernikako Arbola

     Eusko Gudariak, Agur Jaunak, Txoriak Txori.

5. Nazio Eguna: Aberri Eguna, Orreaga Eguna, etab.

6. Eslogana: Aberri askea herritar askeentzat, Gora Euskadi askatuta, etab.

7. Egutegi nazionala

8. Nortasun agiria, pasaportea: ENA, Naziotasun Aitormena, etab.

9. Domeinuak: eus

10. Bestelako ikurrak: Lauburua, Eguzkilorea, etab.

11. Ekarpenak

a) Urtzi Ihitza eta Patxi Alaña

b) Jaime Ablillos

c) Nabarralde

d) Iñaki Arrieta

e) Naziogintza

f) EH Askatasunak

g) Eneko Bidegain

h) Felipe Campo Remirez

i) Iparla: Euskal Herriaren Hizkuntza, Erresuma ta Ikurrei buruzko adierazpena

j) Iparla: Declaración sobre el Idioma, el Estado y los símbolos del Pueblo Vasco.

k) Andoni Espartza: Heráldica Institucional en los territorios de  habla vasca

m) Andoni Espartza: Euskal Herriko blasoia finkatzeko beharra eta Euskal

      Herriak ez du himnorik

n) Andoni Espartza: Euskal Herriko armarria: Zazpiak bat

o) Odon Ulibarrena: La Ikurriña y Euskadi: simbología y conceptopara la

      reincorporación del Pueblo Basko

p) Iñaki Askoaga

q) Tomás Urzainki: No basta con Euskal Herria

12. Biltzarraren ostekoak

a) Burujabetzarako bidean, nazio ikurrak eguneratu?

b) Berria egunkariaren erreportajea: Herria nola irudikatu

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-11-10, 23:16

Gorka Ovejero
2019-05-28, 08:30

0-Ikuspegi orokorra eta ikurrei buruzko erantzunak

a) Zein da gure nazioaren izenik egokiena zure ustez?

Euskal Herria -País Vasco-Pays Basque-Basque Country.
Edo euskal erroa barne bilduko duen beste edozein.
Oroz gainetik euskaradunak gara, ez nafarrak soilik, ez sakandarrak
soilik, ez arruazuarrak soilik...

b) Banderarik egokiena?
Nik ikurrina ongi ikusten dut eta kontsentsu handia dauka EAEn, Ipar
Euskal Herrian eta Nafarroako hainbat eskualdetan.
Arrano beltza ez dut egoki ikusten (aldarrikapenak egiteko orduan ez
bada) eta Nafarroako bandera garrantzitsua ikusten badut ere ez dut gaur
egun nahiko kontsentsu ikusten horren inguruan.
Berri bat sortzeak kontsentsuak zerotik biltzea esan nahiko luke eta
baliteke azkenean beste bandera bat gehiago batean bilakatzea.

c) Armarririk egokiena?
Zazpiak bat, adibidez.

d) Ereserkirik egokiena?
Maite zaitut, Pirritx Porrotx eta Marimotots-ena. Txantxetan da, baina
ereserki solemne horietatik aldendurik, samurtasuna aldarrikatzen dut
nik honelako abesti batendako.

e) Aberri Egun eta egutegi nazional egokienak?
Independentzia eguna, erdiesten dugunean.
Orreagako bataila izan zenekoa agian? Ba ote dakigu egun zehatza? Ez
naiz ni dena den, bataila odoltsuak goraipatzearen gogozalea.
Gaur egundo Aberri egunari behin independentzia lorturik ez diot nik
ibilbide handirik ikusten.

f) Esloganik egokiena?

HERRIA ETA HIZKUNTZA.
Arruazun nire herrian, armarrian sartu genuen orain dela urte gutxi
batzuk.
Bi hitz horiek biltzen dituzte esanahi garrantzitsuenak estatu
batendako: gauzak herriagatik egin behar direla eta hori guzia gure
hizkuntzan gauzatuko dugula.

g) Nortasun agiririk egokiena?

Existitzen ez dena. Ez behintzat Espainian darabilten modukoa. Beste

 

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2019-05-28, 08:32

Eneko del Castillo
2019-05-30, 17:55

0-Ikuspegi orokorra eta ikurrei buruzko erantzunak

 a) Zein da gure nazioaren izenik egokiena zure ustez?

Nafarroa-Navarra-Navarre. Zalantzarik Gabe. Hau gure estatuaren izena XII. mendetik aurrera izan da. Independenteak izan nahi badugu izen hau erabili behar dugu nazioarteko legeak gure alde joko dutelako. Irlandak egin duen modura. Lehenbizi independentzia lortu eta gero gaelikozko izena (Eire) erabili oficial moduan.

Nafarroa da gure izen politikoa, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Iparralde eta beste tokiak barne. Zoritxarrez 1200 urtean banandu gintuzten eta asko ez dira nafarrak bezala identifikatzen. Hori landu behar dugu.

Batasun politikoa lortu arte beste izen hauek erabil ditzakegu: Euskal Herria, País Vasconavarro, Pays Basque… baina Nafarroa, gure estatuaren izena izan behar dela ahaztu Gabe. “Navarra es razón de Estado”. Horregatik esaten da.

b) Banderarik egokiena?

Nafarroakoa. Garak egunkaria zabaldu zuen bertsioa. Erdi aroan erabiltzen zen bezalakoa eta berriro batuko gaituena. Ikurrinak ez du lortu. Nafarroa garaian ez bait dago hain ongi ikusita. Sobera jende bere aurka, ta ez da harritzekoa, inposaketa bat bezala ikusten da. Dugun banderaren ordezkoa bezala. Dena den ikurriña arlo kulturalan erabil dezakegu.

c) Armarririk egokiena?

Nafarroakoa. Baina ez kateekin, karbunklo pomelatua baizik. Azken urteetan berreskuratu den bertsioa. Harrizko hormetan eta txanponetan hainbeste mende erabili duguna.

Eta berriro esan behar dut. Batasun politikoa lortu arte erabili dezakegu Zazpiak bat armarriaren bertsio berri bat. Nafarroako armarria errespetatzen duena. Hau da Nafarroako armarria ezkerraldeko alde osoa, eta eskuinaldean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparralde (Lapurdi eta Zuberoako lehoi bat).

d) Ereserkirik egokiena?

Batasun irudia emateko eta batasun politikoa lortu arte bi ereserki ofizialak ahal ditugu erabili. Orduan bat aukeratuko dugu edo beste berri bat sortu.

e) Aberri Egun eta egutegi nazional egokienak?

Askatasuna lortuko dugun eguna gure aberriaren eguna izango da. Bitartean indartu behar dugu Nafarroa eta euskararen eguna (abenduaren 3). Ahaztu gabe beste egun garrantzitsu hauek: Orreaga-Errozabal batailaren eguna (abuztuaren 15), abertzaletasun berpizkundearen eguna (aste santuko igandea), eta abar.

f) Esloganik egokiena?

Infanzoiena. Herria babesten zutenena oso aproposa da, zalantzarik gabe. Gainera latinez, munduko herrialde guztiak bezala: Pro libertate patria gens libera state.

g) Nortasun agiririk egokiena?

Tramiteak egiteko eta Europatik bidaiatzeko balio duena.

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan