BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Administratzailea
2018-11-10, 22:58

8- Domeinua: .eus

a) .eus

Sortzaileek honela definitu dute: “.eus Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da.

EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.” .eus

Arduradunek diotenez, domeinua eskuratzeko euskeraz aritu, edo edukiren bat gure hizkuntzan eduki edota euskal kulturaz aritu edo sustatu behar dute.

2018ko apirileko datuen arabera 8.100 domeinu zeuden. Horien % 90ean euskera erabiltzen dute, beste %83an gaztelera (euskera-gaztelera webgune elebidunak direlako), % 47an ingelesa eta % 12an frantsesa.

Bestetik, haiek emandako datuen arabera, gaur egun 26.663 webgunek euskera erabiltzen dute.

Urtez urte enpresa gehiagok dute, gaur egun % 43, aurreko urtean baino % 9 gehiago.

Arlo honetan ez da eztabaida publikorik ikusi orain arte.

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-12-12, 23:21

Administratzailea
2019-05-28, 06:49

8- Domeinua: .eus

Eneko del Castillo

Herrialdeentzako goi mailako domeinua (ingelesez, Country code top-level domain edo ccTLD) herrialde edo menpeko lurralde batentzako gordetako goi mailako domeinua da. Domeinu hauek BI karakterek osatzen dituzte, eta kasu gehienetan ISO 3166 estandarrarekin bat datoz.

Gure kasurako ezin ditugu hauek erabili:

.eu: Europar Batasuna

.eh: Mendebaldeko Sahara
.na: Namibia
.ne: Niger
.va: Vaticano

Gure izen ofizialaren arabera domeinu berri bat sortu beharko dugu beste izkiak erabiliz:

.nv adibidez

Aipatzekoa da Hungariaren kasua, hungarieraz Magyarország esaten da baina bere domeinua .hu dela. Gure kasuan Navarra, Navarre, Euskal Herria baina domeinua .nv

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan