BIltzarre

Foroak

Egilea

Mezua

Biltzarre Elkargunea
2018-01-16, 22:56

4-Ereserkia: Nafarroako Gorteetakoa, Gora eta gora,...

Gidaliburuan jarritakoa

 

4.1. Azalpena

 

a) Nafarroako Gorteetako ereserkia

“Gorteen Ereserkia Nafarroako Foru Erkidegoko ereserki ofiziala da. .. Jatorrizko doinua, "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa da, Iruñeko katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean.

Martxa hori XIX. mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan… Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuen 1993an eta Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion Jose Maria Azpirozek euskeratu zituelarik.” Wikipedia


Nafarroa,
lur haundi ta azkar
beti leial,
zure ospea da
antzinako lege zaharra.
Nafarroa,
gizon askatuen sorlekua,
zuri nahi dizugu
gaur kanta.
Gaiten denok bat,
denok gogo bat.
Behin betiko
iritsi dezagun
aintza, pake eta maitasuna.

 

 

b) Gora ta gora ereserkia
“Eusko Abendaren ereserkia (Euskadiko ereserkia, orobat Gora ta Gora deitua. Jatorrizko izena, Euzko Abendaren Ereserkija) antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen doinua da. Hitzak berriagoak dira, Sabin Aranak 1902an sortu eta idatziak. Abenda hitzak arraza esan nahi du. 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak EAEko ereserki ofizialtzat onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, ereserkitzat nahiago baitzuen Jose Maria Garateren Eusko Gudariak edota Jose Mari Iparragirreren Gernikako Arbola. 
Eusko_Abendaren_Ereserkia

Gora ta Gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari.
Areitz bat Bizkaian da
Zar, sendo, zindo
bera ta bere lagia lakua
Areitz gainean dogu
gurutza deuna
beti geure goi buru
Abestu gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari

 

 

c) Gernikako Arbola
Letra Jose Maria Iparragirre musikari eta olerkariak idatzi zuen arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez.
Musika Lekeitioko organista zen Juan Maria Blas Altuna Maskaruak konposatu zuen.
Herritar askok ereserkitzat hartzen dute, EAEn ofiziala den Gora ta Goraren ordez. Bietan Gernikako Arbola aipatzen da.

Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.

Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako Arbola.

Zaude bada zutikan
orain ta denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

Letra osoa
 

 

 

d) Eusko Gudariak

“1932an Jose Maria Garatek idatzi zuen (gero EAJko EBBko presidente izango zena). Doinua Atzo Bilbon nengoen arabar abesti herrikoian oinarituta. Gerra zibilean, Alejandro Lizaso kapitainak letra aldatu zion azkeneko estrofari kutsu borrokalariagoa emateko.

Gerra Zibilean eta baita frankismoaren garaietan ere Euskal Herriko ereserkitzat erabiltzen zen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak 1936an Eusko Abendaren Ereserkia (Gora ta gora) hautatu. 1983an, Euskal Autonomi Erkidegoko bandera eta ereserkia erabaki zituztenean, Eusko gudariak izan zen ereserkia izateko aukeretariko bat (Besteak Gernikako arbola eta Eusko Abendaren Ereserkia ziren).” Wikipedia

Eusko Gudariak gara
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Irrintzi bat entzunda
mendi tontorrean,
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Faxistak datoz eta
Euskadi da altxatzen.
goazen gudari danok

 

 

e) Agur jaunak

“Abesti hau XIX. mendean sortu zen. Antonio Peña y Goñi musikariak Felipe Pedrelli 1892an bidalitako eskutitz batean Errenteriako jatetxe batean Urtxalle pelotari ospetsuaren-gandik jasotako doinuaren berri ematen dio…

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1917ko abuztuaren 13an Mikeleten klarin-dei moduan onartu zuen. Jose Olaizola Gabarain musikariak sortu zuen abestiaren lehenengo bertsioa "Lapurdiko aspaldiko ehiza-kanta bat egokituta". Abestia 1918ko abuztuaren 1.an aurkeztu zen lehenengoz Loiolako Santutegian. Oso ezagun bihurtu zen hilabete bat geroago Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzako Bilkuran.

Halere, sortzailea nor izan zen, hainbat bertsio dago; badirudi abestiaren sortzailea, zabaltzailea edo lehen omendu ezaguna izan zela Manuel F. Lekuona pilotari eta bertsolaria.

Jose Luis Ansorena musikariak 1955ean doinu bera zuen Vienako aspaldiko melodia baten berri jaso zuen.”

 

Agur, jaunak!
Jaunak, agur!
agur t'erdi.

Danak Jainkoak
eiñak gire:
zuek eta
bai gu ere.

Agur, jaunak!
Agur!
Agur t'erdi.
Hemen gire.

 

 

f) Txoriak Txori

“Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Parte Urbieta kaleko jatetxe batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da. Lehendabizikoz Astoria antzokian jo zuenetik ospetsu bilakatu zen”.

Askatasunarekin duen loturagatik, agian, horrenbeste arrakasta lortu duen kanta dugu.

 

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.  (bis)

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango (bis)

 

4.2. Egoera

Gainerako ikurretan bezala, ereserkia zein izan behar den sarri eztabaidatzen den gaia da eta ez dago gutxieneko adostasunik. Hauetako bi, dagoeneko, ofizialak dira baina lurralde desberdinetan: EAEn Gora ta Gora hautatu zuten eta Nafarroa Garaian Gorteetako Ereserkia.

Zenbait ekitalditan bakarra jo beharrean, adibidez, bi jotzen dira, ikuspegi zabalagoa eskaintzearren.

 

Eguneratuta: Administratzailea, 2018-12-12, 22:56

Andoni Espartza
2018-12-29, 17:08

4-Ereserkia: Nafarroako Gorteetakoa, Gora eta gora,...

 

      Nire ustez, ongi legokela, grabazio batean proposatzen diren ereserki guztiak jartzea (ez ahaztu "Jeiki-Jeiki euskotarrak": doinuna Iparraldekoa da eta hitzak Hegoaldean jarri zizkioten).

      Adibide gisa, Youtuben ikusi dut (irudiak ere jartzen dizkiote), "Russian anthems history". 39:06 minutu irauten du eta tsarren garaitik hasita, Sobien Batasunetik pasa eta gaur arte iristen da. Interesgarria da.

     Ea norbait animatzen den!.

 

     Andoni 

 

Administratzailea
2019-03-17, 17:32

4-Ereserkia: Nafarroako Gorteetakoa, Gora eta gora,...

Jose Mari Espartza

- Iturraldek esan zuenez Gernikako Arbola da gure ereserki nazionala da.

- Askatasunaren ikurtzat hartu zen eta Tuteratik Baionaraino. Adibidez, alemaniarrengandik askatzean Gernikako Arbola eta Marseillesa kantatu zuten.  

- Iparragirre horregatik kanporatu zuten. Lau aldundiek pentsio bat ordaindu zioten Iparragirreri sortzeagatik eta hain kanta garrantzitsu bihurtzeagatik.

-  1893ko San Ferminetan Gernikako Arbola debekatu zuten baina azkenean baimena eman behar izan zuten. Zezen bakoitzarekin Gernikako Arbola kantatzen zuten. Olerki bat egin zuten, “el toro asoma el hocico y la plaza canta el zortziko”, “Rueda el toro hecho una bola y la plaza recita el Gernikako Arbola”. Tafallan eta Tuteran erderaz kantatzen ziren “Tafalla te saludo Diputacion Foral….. y anadie a nuestros foros  y prefieren la muerte sin honor”

- Zergatik bonbardatu zuten Gernika? askatasunen ikurra zelako.

- EAEko bozketan PSOE eta PP alde baina EAJrena atera zen. 

- Gora eta Gora eta Nafarroako Gorteetako ereserkiak ez dira zabaldu. Aukera ona da.

- Ez da ofiziala eta hori ona da.

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan